Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.
Hango lugorriak eta areaz urraturiko galsoroak zeharkatu behar izan zituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.
Gau batez gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 109. orr.
Hartz jaio hintzen ala bazter-herri honetako bizimoduak, galsoroek eta nekazariekiko harremanek bihurtu haute hartz? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.
Galsoro sailak jo nituen begiz, inguraezinak eta biluziak, leihatilatik barrena: inor ez zen sekula handik pasatu. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 37. orr.