Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galletak kakao-esnetan beratzen utzita. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.
–Nik esnea galletekin besterik ez diat hartuko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 423. orr.
Kafesnea gailetekin zutik gosaltzeko leihotik begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.
Basokada bat colacao hartzen du pastekin edo galletekin eta zukua. Berria - Kirola 2004-06-16
Gosaritarako, zukua, gaileta pare bat, eta segurantziazko hitzak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
Goizero hartzen ditut kafea eta gurinezko gaileta danimarkarrak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.
Gailetak txikitu eta zopak egiten hasi zen. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Gailetak esnetan busti ondoren astiro ahoratuz, dastatuz eta irentsiz. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 78. orr.
Opil eta azukredun krakaden kopurua %84 emendatu da, azukredun gailetak %24 eta sodak %17. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Hain garrantzitsuak al dira jendearen iritzia, dirua, arrakasta, hoteletako atondoak, osasuna, aterkiak edo Uneeda gailetak…? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 535. orr.
Gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 145. orr.
Manyak, zerbitzariak, tea eta galletak ekarri zizkigun. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.
Esnegainezko galleta batzuk. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 22. orr.
Kaxakada bat galleta lehor. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
Jateko, gelatik atera eta gaztazko galletak hartu genituen makinan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 39. orr.
Janari-dendetako erakusleihoetako galleta lizunduak hantxe zeuden, koloregabetzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.
Bertze zigarro bat piztu nuen hark azpila galletaz husten zuen bitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.
Olibet galleta lantegiko neskek errepidea iragan zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 93. orr.
Botila bat garagardo hori eta erretilu txiki bat bete arrowroot galleta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.
Koilarak katapultatzat harturik galleta-zopa beratuak jaurtitzen. Sinbolikoa da altxorra: galleta-kaxa bat, barruan goxo batzuk eta zorion txartela besterik ez duena. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.
Gaileta fabrika batek babesturiko zinema lehiaketarako H gidoia prestatzen ari da. Berria - Kultura 2004-10-14
Guk gaileta lata batekin antolatu genuen brinkel bat Burgosen berrogeita hamabian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.
Gurasoenetik Nescafea, esne kontzentratua eta hainbat gaileta-pakete neramatzan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.
Alboan gaileta paketetxoa zabalik duela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.
Gaileta-poltsa huts baten bila. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
Izenburuak gaileta-markak balira bezala aipatzeko Txokolatea eta gaileta klase guztiak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.
Hainbat bertute, sei gaileta eta ur pitxer batekin itsaso zakarraren menpe dagoen eskifaia salbatuko zuketenak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.
Arraioa! –esan zuen McAvoy kapitainak, bere gaileta-puska lurrera bota eta lema bueltaka zerabilelarik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.
eta galletak (8); galleta bat (10); galleta bat hartu (4); galleta batzuk (6); galleta kaxa (3); galleta puska (3); galletak eta (3); katilua koilara galletak (3); koilara galletak (3)
eta gaileta (6); eta gailetak (13); gaileta batzuk (3); gaileta kaxa (3); gailetak eta (3); kafesnea eta gailetak (4)