Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galkor izond erraz galtzen edo suntsitzen dena.

Eta honen argitan nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino [...] ustelezinak galkorrak baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Produktu galkorren garraioan oso garrantzitsu da Gasteizko aireportua.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Sorkariaren edo Sortzailearen maitasunak ernaltzen du hitz hau, hots, izadi galkorraren, edo egia aldaezinaren maitasunak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 310. orr.

Gure gorputz galkorra arimarentzat zama baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 227. orr.

Perfekziozko idazkia, idazki hura zeinetik ezein hitz ez baitaiteke kalterik gabe alda, huraxe da galkorrena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

–Hosto galkorreko zuhaitza da bizitza –dio gizonak–.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.

Dena erromako zubia bezain galkorra zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Karea eta harea ugari jartzen badira, paretak ur asko izango du eta ez da hain galkorra izango, eta ondo sendotuta, iraun egingo du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Eskultura Galkorren Habanako Jaialdi Nazionala egin zen atzo.  Berria - Kultura   2004-06-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskultura galkorren (3); eta galkor (4); eta galkorra (7); galkorra da (3); gauza galkor (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus