Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galernatsu 1 izond galernez betea.

Bat-batean Calgrac’h bahia galernatsutik norbait zanpa-zanpa ateratzen begiztatu nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.

2 irud/hed

Zirta misteriotsua zeru sakonaren bihotz galernatsuan desagertu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Lorian nengoen ni, ordea, edertasun galernatsu hura miresteko horrenbeste aukera nituelako, guretzat antolatua ematen zuen ginezeo hartan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 131. orr.

Bekain beltz joriek bi zeru galernatsu babesten dituzte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.

Norberaren idatziriko balizko suntsiketa itsaso galernatsu bilakatzen ziren malkoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus