Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
galerista iz arte galeria bateko jabea.
Euskal artearen aldeko borrokalari sutsuak: Emilia Epelde eta Mikel Mardaras galeristak. herria¬
Askok artisten esplotatzaile legez ikusten dituzte galeristak, baina oker dabiltza. Berria - Kultura 2004-02-18
Saltzea dute helburu galeristek, baina ez da hori DFotoren xede bakarra. Berria - Kultura 2004-04-18
Aski da arte merkatuaren zirkuituko edozeinek, artista, kritikari, galerista, museo edo erosle batek objektu bat artelana dela esatea, arte izan dadin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 32. orr.
Guztira, Euskal Herriko 55 artista, galerista eta adituk argitaratu zuten iritzi artikulua izan da kritika horien artean entzutetsuena. Berria - Kultura 2004-11-06
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)