Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galeriano 1 iz galeretara kondenaturiko pertsona.

Arraunketaren zigorra zintzoki onartuz liberatu nahi zuen galeriano bat zeraman barruan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.

· Galera zahar batean arraunean ari den galeriano baten bizipenak ez al dira kartzelako galerietan atzera-aurrera dabilen galeriano batenak bezain errukiberak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

Plumagaineko premua kartzela bateko galerianoa den ala galera batean arraunari ekin eta ekin beste biderik ez duen galerianoa dugun.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

2 gatibu lanak egitera kondenaturiko pertsona.

S.S. bati erranka hasten zaio ez duela holako "galeriano" soinekorik jantziko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

"Arbeitdienst" edo laneko bulegoa, hunek baititu Buchenwald-eko komandoer galerianoak fornitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Lanbideari kateaturik bizkarra malkartu zaien galerianoen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Bideetako galeriano eta ildoen esklabo izan diren hauek, idien nahiz mandoen atzetik beti, zerua beste esperantzarik gabeko patuari eskuloturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Demo-kideek manifestaldi umoretsua egin dute Donibane Lohizuneko karriketan, joan den larunbatean, galerianoz beztiturik.  Herria   2003-06-19

Denak geldirik gelditu dira elkarri beha, sinetsi ezinik, eta galeriano zaharrak bere ibilaldiari ekin dio, burua hodeien auzo duela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galeriano baten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus