Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galera bat itsasoan aurrera doa, Baionatik Ostendera behar lukeen norabide lauso batean aurrera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.
Galera zahar batean arraunean ari den galeriano baten bizipenak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.
Galera batean arraunari ekin eta ekin beste biderik ez duen galerianoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.
Behin batean, pirata berberiarrak iritsi ziren kostaldera beren galera txikietan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.
Musuoker izan zen hurrena, pirata kortsikarren buruzagia, galera veneziar baten kanoikadak aurpegia desitxuratu ziolako halaxe deitua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.
Enegatik izan ez balitz, galeretarat kondenatuko zutela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.
1684an, Bartzelonan haize ekaitz makur batek galera-ontzi bat hondoratu zuen itsasoan, eta marinel guztiak galdu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 433. orr.