Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
galeper 1 iz faisaiaren familiako hegaztia, eperra baino txikiagoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Coturnix coturnix).
Sasoi honetan ez zen nahi galeperrik auzoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.
Eta mahai gainean, elkarren ondoz ondo, zilarrezko orratz batek loturik, dozena erdi galeper, beren usain gozagarria airean zabaltzen ari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.
Egun eta gau osoa eta biharamun osoa eman zuen herriak galeperrak biltzen Elizen arteko biblia Zen 11,32
2 (hitz elkartuetan)
Ahora eramatear zen galeper hego ondo koipetsu eta ondo usaintsu bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.
Galeper txitxiburduntzien zale amorratua zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eta galeperrak (3)