Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galeoi iz 1 gutxienez hiru masta zituen itsasontzi mota, garraioan eta gerran erabiltzen zena.

Zazpi galeoi dotore haiek porturatu zitzaizkigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Galeoiaren brankan, lema eskuan, emakume bat zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

14 galeoi eta ontzi handi, Diego Flores Valdeskoaren agindupean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

Gaztelako bandera zeraman hiru mastako galeoia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Zeren eta, galeoien hornitzeko, batzuek garbantzu, lenteja edo indaba zakuak garraiatzen baitzituzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Piano ere baitzen, eta mitxoleta-landan barrena lauhazka zebilen zaldi, ekaitz erdian oihalak zabalik zihoan galeoi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Frantsesaren kanoikada batek jo zuen galeoia handik pixka batera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Ez dute garai bateko galeoietan Europara zekarten urrea eta zilarra bilatzen; egungo piratek itsas hondoko mikroorganismoak nahi dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-30

2 (hitz elkartuean)

Eta handik Mundu Berrirantz, galeoi-flota batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 516. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galeoi (3); galeoi bat (6); galeoi batean (4); galeoi espainiar (4); galeoi flota (3); galeoiko hainbat (3)galeoiko hainbat (3); hamar galeoi (4); zazpi galeoi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus