Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra gizadiak galduxe duen eskola klasikorik zuhurrena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 344. orr.
Lirismo erotiko fin hura galduxea izanik […]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.
Euskal sena galduxe duenaren lagungarri. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.
Guk tamalez galduxea dugun senaz. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.
Hiruzpalau urtez begibistatik galduxe, baina ez ahantzia, berriz hasi zen ikusten. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 57. orr.
Rudolf maingua, 14ko gerran eskuarekin batera burua ere galduxea zuena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 51. orr.
Galduxea nuen kordea kolpeen ondorioz eta biziak ere luze gabe eginen zidan eskapo. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.