Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Turkoak [...] galdukeria honen oso zaleak dira, eta diote neska birjina oso gazte batek ederki asko ordezka dezakeela mutil gazte bat, eta han neskak oso nekez egiten dira emakume, froga honetatik pasatu baino lehen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.
Nik beti esan izan dut kirola gizartearen ispilua dela, eta egungo gizartean orain 30 urte baino astakeria eta galdukeria gehiago badago, ziklistak eta kirolariak [...] ere bide berean doaz. Berria - Kirola 2004-02-24
Ez dituzte babesten galdukeriaren fruitu lotsagarriak: bide bazterretan lagatzen dira emaitza itsusi horiek, digestio baten ondorioak bailiran. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.
Galdukeria hutsa da, munduan izan daitekeen gizon maltzur eta dongeena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.
Galdukeriaren hondoa jo dute. Elizen arteko biblia Os 9,9
Orduan, gogoak ematen dien guztia egitea zilegi baitzaie, galdukeria mota orotan murgildurik. "Irakurgai nazkagarriak, lizunkeria, birao eta galdukeria sorta kalifikaezinak", poliziaren esanetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.
Ingalaterran, ohituretan berebiziko askatasuna izanik, debekatuta zeudela galdukeria-susmorik apurrena zeukaten liburuak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 227. orr.
Lamelak maitasunean eta jainkoagan sinesten zuen; horrek ez zion eragozten, hala ere, maiz mozkortzea eta galdukerian ibiltzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Elizen arteko biblia Lk 15,13
Galdukerian bizi denak entzuten badu, ez du atsegin izaten eta mesprezatu egiten du. Elizen arteko biblia Si 21,15
Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian. Elizen arteko biblia Erm 3,12