Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burua jasorik, ikasketa-burua ikusi nuen ate zabaldu berriko argi-inarri hits baten erdian, nitaz galdezka. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 112. orr.
Joan hitaz galdezka ari dun denbora guztian. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 39. orr.
Elisabeth, Luisez galdezka. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 96. orr.
Gabonetako ekaitz handiaz galdezka aditu zioten Ramsay jaunari. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 162. orr.
-Alleyne jauna zure galdezka ibili da -esan zion bulegariburuak zorrotz-. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.
Pertsona batzuk dira hemen, zure galdezka. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 30. orr.
Zugatik galdezka ibili naiz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.
Daukat berriro urdailean, sabelean ukabilkadak ematen zizkidan polizia, "Nork bildu zintuen?" galdezka. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 103. orr.
Bera hasi zen galdezka: Non duzue ene alaba tipia? Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.
Orduan Ximun hurbildu zitzaidan eta galdezka hasi: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.
Mirail baten aitzinean plantatu nintzen, ikusten nuenaz gohain, galdezka hargatik: zergatik ez zen Roslin Institutuko laborategian, ardiaren ordez, behi bat klonatu? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 17. orr.
Hiria bistatik galdu dugunean jendea galdezka eta marmarka hasi da: “Nora goaz? Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 53. orr.
Galdezka erantzun diot: [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.
Harry esnatu egiten zen gauez, izerdi hotzetan blai, Voldemort non ote zegoen galdezka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.
Begira gelditu zitzaidan, balkoi hartan zertan ari nintzen galdezka bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.
Eta orain hor non agertzen zitzaion neska, etxeko ate aurrean, maleta batekin eta ea enbarazu egiten zion galdezka. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 274. orr.
Hurbildu zitzaien Nikolai biolina eskuan, ea haiekin jotzerik ba ote zuen galdezka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 277. orr.
Trajedia ospetsuan Edipo galdezka dabil ea nor den bere aitaren hiltzailea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 53. orr.
Galdezka hasi zitzaigun nor epaitzen zuten egun hartan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 206. orr.
Haiengana jo nuen, galdezka, ea dealera nor zen, drogan zer demontre sartu ote zuen jakin nahi nuela. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 42. orr.
Neure buruari galdezka ni, ea inoiz horren gaztea izan ote naizen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
Chris galdezka ari zen bere baitan, ea berak bezain zoragarri iritziko ote zieten besteek Stephenen marrazkiei. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.
Hurrengo urteko lorealdia nolakoa izango ote zen bere artean galdezka. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 68. orr.
Momentuz, ez naiz erantzuteko gauza, eta galdezka jarraitu beharra daukat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 139. orr.
Galdezka etortzen zaidan jendeari ez diot geroa irakurtzen nik: igarri egiten diot. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 144. orr.
Haiei begira ehun bat pertsona izango ginen, gehienak elkarri galdezka, zer gertatzen ari zen ulertu gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.
Ohatua zelarik, etorri zitzaion andere Juana printzesaren mezularia, Valladolidera joan zedin galdezka. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
ari nintzen galdezka (3); artean galdezka (22); artean galdezka ea (6); artean galdezka hasi (4); baitan galdezka (4); bat galdezka (4); bere artean galdezka (12); bere baitan galdezka (3); bere buruari galdezka (42); beren artean galdezka (3); besteari galdezka (5); beti galdezka (3); buruari galdezka (64); buruari galdezka ari (11); buruari galdezka ea (6); buruari galdezka hasi (5); buruz galdezka (12); buruz galdezka hasi (4); da galdezka (3); dagoen galdezka (3); den galdezka (9); duten galdezka (3); elkarri galdezka (4); ere galdezka (6); eta galdezka (28); eta galdezka hasi (10); eta hemen galdezka (3)
galdezka ari (57); galdezka ari da (5); galdezka ari zela (4); galdezka ari zen (11); galdezka ari ziren (4); galdezka ari zitzaion (3); galdezka aritu (13); galdezka aritu zen (3); galdezka aritzen (5); galdezka bere (4); galdezka bezala (7); galdezka dabil (4); galdezka ea (25); galdezka ea nola (4); galdezka ea zer (3); galdezka ekin (3); galdezka eta (12); galdezka eta galdezka (4); galdezka etorri (6); galdezka etortzen (4); galdezka hasi (73); galdezka hasi nintzaioan (3); galdezka hasi nintzen (4); galdezka hasi zen (8); galdezka hasi ziren (10); galdezka hasi zitzaidan (7); galdezka hasi zitzaion (10); galdezka hasi zitzaizkion (3); galdezka hasiko (8); galdezka hasteko (3); galdezka hasten (14); galdezka ibili (21); galdezka ibili naiz (3); galdezka ibili nauk (3); galdezka jarraitu (8); galdezka jarraitu zuen (3); galdezka jarraitzen (3); galdezka jarraitzen zuen (3); galdezka joan (8); galdezka zer (4)
gertatzen zen galdezka (3); hari galdezka (3); hartaz galdezka (3); hemen galdezka (3); hitaz galdezka (3); jendea galdezka (3); jendeari galdezka (4); neure buruari galdezka (14); ni galdezka (3); nintzen galdezka (8); nire buruari galdezka (3); niri galdezka (3); nitaz galdezka (5); nuen galdezka (3); orain galdezka (3); ote den galdezka (3); ote zegoen galdezka (3); ote zen galdezka (9); ote zuen galdezka (8); zegoen galdezka (5); zen galdezka (24); zezakeen galdezka (3); ziren galdezka (3); zitzaidan galdezka (5); zitzaigun galdezka (3); zuen galdezka (14); zutaz galdezka (9); zuten galdezka (6)