Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diru galdez postariak ekarri gutun garratza, bankuaren partez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.
Aita Woronieckiri berari, Poloniara idatzi nion, argitasun galdez. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.
Arrenka ari zitzaidan laguntza galdez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 180. orr.
Kontseilu galdez etorri ere bazatoz nigana! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 336. orr.
Sarkozyri hitzordu galdez. Berria - Euskal Herria 2004-10-27
Zeruari erreguka eta otoizka, mirakulu baten galdez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.
Badakigu ere ez gabiltzala honetan adimenaren argi hotzaren ondotik baina bai bihotzeko su beroaren galdez, ez gaitzan bederen munduaren eta mendearen hotzak hil. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.
Lehen, laminak bizi zirelarik, jin omen ziren hemengo emazte baten galdez, heietarik bat eri zela eta otoi zerbait egin zezon. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 167. orr.
–Agure itsu bat duzu atarian, zure galdez –gaztigatu zion sehiak merkatariari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.
Bera ere harriturik dago eta senargaia uste bezain ongi ezagutzen ote duen ari da bere buruari galdez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 149. orr.
Beste langile batengana jo zuen, ea zer egin behar zuten galdez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 62. orr.
baten galdez (5); galdez ari (4); galdez eta (3); laguntza galdez (17)