Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
galdetze iz galdera egitea.
Zer moduz lo egin dudan galdetze hutsak gogaitu egiten nau. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.
Galdetze hutsak heriotza-urrina dakar berarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.
Begiratze, galdetze, deszifratze, erregistratze, erabakitze funtzioen multzoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.
Josebak galdetze-aurpegia jarri zuen eta Angiek Kellyrekiko istorioa kontatu zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 152. orr.
Eusebiok ez zuen galdetze beharrik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 59. orr.