Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galdetzaile (41 agerraldi, 25 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 306 agerraldi) iz 1 galdetzen duen pertsona. ik galdegile.

Batzuek tontotzat hartzen dute galdetzailea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Galdetzailearen jakin-mina ere ez delako hainbesterainokoa izaten.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 89. orr.

Erantzunak ordezten zuen galdera, galdetzaileak hitz egiten gaixoaren lekuan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 200. orr.

Ana Morenak irribarre sardoniko bat egin zuen, galdetzailearekiko irain gisa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

• 2 izond galdetzen duena.

Begirada ilun, galdetzaile eta susmoz betea botaz urrundu zen geldi-geldi.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 103. orr.

Begiak erdi itxi nituen Umbertoren begirada galdetzailea saihesteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 257. orr.

Amak begirakune galdetzailean bildu zuen oraingoan, haren begiei igarri nahian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.

Hamidak halako imintzio galdetzailez eragin zion buruari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.

Lantzean behin Olatzi so galdetzaileren bat luzatzen ziola.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Gero, marinel bat inguratu zitzaion irribarretsu keinu galdetzaile batekin nola-zaude imintzioka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.

Gero, marinel bat inguratu zitzaion irribarretsu keinu galdetzaile batekin nola-zaude imintzioka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.

3 (gramatikan eta)

Bizkaian 'edo + izenordain galdetzailea' egiturako sail osoa dago: edonor, edonork, edonori, edonon, edonoiz, edonora, edonondik, edozertan...  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 198. orr.

Subjektuaren kokapenak definitzen dira era berean eremu edo objektu-multzo ezberdinetan bete ahal dituen egoeren arabera: galdera esplizituen multzo baten arabera subjektu galdetzailea da, eta informazio egitarau baten arabera subjektu entzulea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izenordain galdetzailea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus