Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
galdekatzaile 1 iz galdekatzen duen pertsona.
Alde batetik, galdekatzaile, kimikari lumagabe eta armagabea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
2 (poliziakoa eta)
Itaunketetan CIA galdekatzaile azpikontratatuez baliatu dela jakin da. Berria - Mundua 2004-05-14
Azpikontratatutako galdekatzaileak erabili behar izan ditu AEBetako agentziak. Berria - Mundua 2004-05-14
Alkantarillak bere buruaz beste egiten saiatu ondoren galdekatzaileek entzun nahi zutena esatea erabaki zuela azaldu du; atentatuak egiteko prest omen zeuden guztiak, berriz, kalean daude, epailearen aurrean torturak salatu ondoren. Berria - Euskal Herria 2004-10-09