Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galde (ETCn 2.235 agerraldi) 1 iz galdera.

Berriz galde bera egiten dizut haatik: G ala E?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

Galde bat eta bakarra: zu ez ote zara libre?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.

Neska gaztearen galde horiei ihardesteko partez, nihaur ere galdeka hasi nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Elenak galde hori egin zidan kasik ahapeka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 61. orr.

Galde asko egiten nihauren buruari eta galde horien puntan zer ihardespen ezar nezakeen ezin zilatuz aski harrapatua...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 107. orr.

Justiziak eta Askatasunak zenbait galde garrantzitsu eginarazten dizkigute gaurko munduan...  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Hau zen liburuko lehen galdea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Orenak egoten garela solasean, galdeak eta arrapostuak nihaurek ditut egiten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Amak holako zernahi galde egin zizkion eta ni loriatua amari esker ikasiz jakin nahiak nituen asko gauza.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

Azken galde bat nahi genioke hala ere egin geure buruari: zer ote den gure herriak bakean izateko eskatzen duen justizia?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

Neure gurasoen galde egiten dut: ama, aita...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 77. orr.

Pierre Lafitte-k katiximako galde bat egin zautan, ez dakit zer kapitulutan, eta nik arrapostu: -Jauna, ez naiz ni hortik hasten...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Nik beti galde-ikurra jarri ohi diet antzekotasunari buruzko iritzi-miritziei.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Eta bere mandoari eraginez, ez zen gehiago galde-erantzunka gelditu.· Dena galde hasi zitzaidan, zer lan nuen, bakarrik bizi nintzenetz eta holako...  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.

Bere kabuz jartzen dela erromesen ondoan, dena galde eta, bere bizia kondatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.

· Gizon hura galde eta galde aritu zitzaigun, gutaz eta gure etxekoez: "Bizi al duzue oraindik aita?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 121. orr.

2 eskabidea.

Arrazoi bikoitz horrek behartzen nau zuri solas labur baten galdea egitera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 136. orr.

Baditu egun gutxi batzuk, adiskide xarmanta, zuk egin zenidala kontsolamendu eta kontseilu galdea: egungo egunean, nire txanda da; eta zuk niri egin zenidan galde berbera dagizut nik zuri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 312. orr.

Konfiantza galdea aurkeztu dio osoko bilkurari Odon Elorzak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Rabaneraren aurkako konfiantza galdea eta zentsura mozioa aurkezteko aukera. herria¬

Eta laborariak laguntza galdez.  Herria   2005-08-11

3 galde egin1

-Noizkoa? -galde egin nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

"Ashgrove?", galde egin nien nasan zebiltzan mutiko batzuei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

-Telesforo Monzon? -galde egin zidan, nortaz ari nintzen ziur zegoen arren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 20. orr.

Nora nindoan egin zidan galde.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

-Dena ondo? -galde egin nion atezaintzako mutilari.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 112. orr.

-Galde egiozu orduan metrailatu gintuen hegazkinari!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 157. orr.

Neure galde egiteko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

Edozein huskeriari buruz galde egiten ikasi baduzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.

Begiez egiten dit galde; nire oniritzia ematen diot, buruari eraginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

Noiztik hemen? galde eginen balio norbaitek, betidanik, ihardetsiko lioke.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 76. orr.

Gizon bat etorri zen Agnès de Espinosaz galde egiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Galde egiezu nitaz zer pentsatzen duten, denek gizon jatorra naizela esango dizute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.

3a (egin ezabaturik)

–Orain arte bezalatsu? –nik galde.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 234. orr.

Ea zehazki zer ordu zuen, nik galde.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

–Aizu, ez zara, ba, kasualitatez –nik galde–, garai batean Zürichen estudiatzen egondako Joachim Hencke delako baten senitartekoa izango?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Nik berriro galde: zer esan nahi duzu?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Herbert esnatu egin zen maquis hitza entzun orduko, ezaguna baitzuen, eta niri galde: zer dio?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Ea zertan ari nintzen pentsatzen denbora hartan guztian, neskak niri galde.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

Deere jauna zutik zegoen, eskuak sorbalda atzean ezkutaturik, galde eta galde, herraren suak hartuta...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.

4 -en galdea egin

Ezagun guztien galdea egin nuen eta, azkenik, "Funes kronometriko" harena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Jaun batek egiten du hemen zure galdea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 243. orr.

Baina are zehaztasun handiagoz eta interes bizia erakutsiz egin zuen lurjabe garrantzitsu guztien galdea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Obispoak ere barre egin zuen nire ateraldiarekin, eta izenaren galdea egin zion auzoari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.

Euskal prentsan, ohiko bihurtu dira azken urteotan udako narrazioak, halako moldez non falta direnean haien galdea egin ohi dute irakurle batzuek.  Berria - Kultura   2004-08-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ainitz galde (7); bada galde (4); baina galde (4); bat galde (7); batek galde (6); batek galde egin (4); bati galde (5); berak galde (24); berriro galde (4); beste galde (12); beti galde (8); beti galde bera (5); bi galde (7); buruari galde (4); da galde (8); den galde (8); dena galde (5); diot galde (5); dira galde (4); diren galde (5); don kijotek galde (5); du galde (4); dut galde (12); dute galde (6); duzu galde (6); egin galde (4); egin nion galde (5); egina dut galde (8); ere galde (12); eta galde (69); eta galde egin (13); eta galde egiten (8); eta galde gehiago (6)

galde bat (38); galde bat egin (7); galde bat egina (5); galde bati (6); galde batzu (11); galde bera (14); galde bera egiten (4); galde egin (248); galde egin dio (10); galde egin diot (7); galde egin diote (4); galde egin dit (7); galde egin dizkio (4); galde egin nien (5); galde egin nion (44); galde egin nuen (6); galde egin zidan (40); galde egin zion (18); galde egin zioten (5); galde egin zuen (16); galde egina (16); galde eginen (6); galde eginez (10); galde egingo (4); galde eginik (6); galde egiok (5); galde egiozu (15); galde egitea (6); galde egiteko (14); galde egiten (76); galde egiten diot (5); galde egiten du (5); galde egiten dugu (4); galde egiten dut (4); galde egiten nion (4); galde egiten zidan (5); galde egiten zion (4)

galde eta (25); galde eta galde (13); galde ez (4); galde frango (4); galde gehiago (11); galde genezake (5); galde guziei (4); galde guzieri (4); galde hau (14); galde hori (43); galde hori egin (4); galde horiek (12); galde horien (7); galde horren (6); galde horri (17); galde iezaiok (4); galde iezaiozu (8); galde lezake (4); galde pare (6); galde pare bat (5)

gehiago galde (5); gero eta galde (6); haren galde (4); herriak galde (4); kijotek galde (5); laguntza galde (7); mila galde (5); nik galde (32); nion galde (8); nire galde (4); niri galde (8); norbaitek galde (6); zen galde (5); zenbait galde (9); zenbait galde egin (5); zernahi galde (5); zidan galde (6); zion galde (4); zuen galde (6)

baten galdea (6); da galdea (5); en galdea (4); eta galdea (4); eta galdeak (8); galdea badela (5); galdea egin (46); galdea egin behar (9); galdea egin zuen (6); galdea egina (6); galdea egiteko (8); galdea egiten (14); galdea ere (10); galdea eta (4); galdea ez (9); galdea ez da (6); galdea hauxe (4); galdeak egin (5); galdeak egiten (5); galdeak eta (4); galdeak ez (4); gisa hartako galdea (7); haren galdea (5); hartako galdea (7); herriaren galdeei (4); holako galdea (5); konfiantza galdea (6); laguntza galdea (5); lehen galdea (4); nire galdea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus