Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galdara 1 iz pertza.

Brontzezko hiru galdara jarriko dira labearen gainean: bata ur beroarena, bestea ur epelarena eta hirugarrena ur hotzarena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Estalkia kentzea galdarari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Gurpilez mugitzen ziren bi edo hiru kintaleko galdara xumetan, sutara jarririk zuzenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

2 lurrun makinetan, berotze sistemetan eta kidekoetan, ura irakinarazten den ontzi itxia.

Florida hoteleko ur beroaren galdaran granada batek leher egin du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.

Leherketa handi bat izan zen barruan; itxuraz beroketa galdaretako batean. herria¬

Berokuntzako galdarak mantentzeko lanetan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Gasezko galdarak.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Galdara presiopean ziharduen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Termosifoiaren galdararen ondoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.

Pinu egurra erre eta erre ari ziren galdarak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Galdararen gelara sartzeko eskatu omen zion Johnek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Galdara-gelara eraman gintuen, zeina kedarrez belzturik baitzegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.

4 irud/hed

Pietatearen eskua Mikelen hankarteko galdara geroz eta indar handiagoarekin berotzen ari zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galdara (3); galdara bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus