Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahaiko kandelaren galdak suge dantza geldian zirudien. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.
Eta galdazko berogailu ttipi bat erakutsi zien. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 113. orr.
Ogeta pilotalekua kokorreraino betea eta zer kalda! Herria 2004-01-01
Bazterrak, landa eta pentze, eztitasun batean lo daude, baina lo emankor batean, gaurko hezetasun eta eguzki honen artean natura ari baita bere barneko kalda isilean udako uzten apailatzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.
Errementariak, esaterako, jarrita hauspoari eragin, jarrita galda atera, jarrita mailuketan egin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 88. orr.
· Bi langileei fundizioan urtzen ari ziren galda gainera erori zitzaien eta horrek erredura larriak eragin zizkien gorputzean. Berria - Ekonomia 2004-02-28
Burua sukarrez galdan zeukaten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.
Bai bestak, bete betean ditugu Lekorne, labe beroan, gazteria sutan eta adinekoak ere doi bat kaldan. Herria 2001-09-20
Azken egun hautan, herri guzia kaldan da, igandeko gertakaria gogoan. Herria 2003-08-07
Bere suhartasunak kikildu egin ninduen, eta irudipena nuen hain zuzen ere nire geldotasunak jartzen zuela galdan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
Orratzezko belaze bat zeharkatzen ariko balira bezala ibiltzen dira, [...] gogoa hila, galdatan jarritako burdinaren biharamuna. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.
Ehun eta berrogeita hamar versta eguzki galdatan, amaiezinak iruditu behar, ahalik lasterrena eginda ere! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.
30 gradu eguzki galdatan. Berria - Kirola 2004-06-17
Berastegi guzia su galdatan utzi dute. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.
Eguzkiak bero galdatan zeukan lautada. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.
Pikazaren gizonek ez sartzeko agindu zioten arren, bero-galdatan barneratu zen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 62. orr.
Uztaileko eguzki kiskalgarria da nagusi kanpoan, Mediterraneoko eguzki galda, Italiako ferragostoa balitz bezala Kanpoan zutik, eguzki-galda kiskalgarri hartan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.
Itzalgune zabalak eguzki galdatik babesteko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.
Eguzki galdaren azpian itzalik ez zuen menditxo harrizu baten maldan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.
Beti lanean, sekula ez dira nekatzen, euritan dela, edo udan bazkal osteko eguzki galda-galdatan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 82. orr.
Bi su-galda lore sorten arteko hutsunera heldu ziren. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 70. orr.
Surtako ikatz txingarren antzeko su-galda loreek zaindua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.
bero galdatan (3); eguzki galda (5); eguzki galdaren (4); eguzki galdaren azpian (3); eguzki galdatan (28); eta galda (4); ez eni galda (3); ez galda (5); galda baleza (3); galda gainera erori (3); galda lezake (3); galdaren azpian (3); su galda (7); su galda lore (3)