Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galbide beldurgarriari. Herria 2001-04-12
Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.
Jakina baitzuten, urtetako eskarmentuagatik, ihes zoroa iheslarien galbide dela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.
Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti. Elizen arteko biblia Mt 5,30
Ezagutzen dutena galbide gertatzen zaie. Elizen arteko biblia Ju 1,10
Ez izan haien gupidarik, ez gurtu haien jainkorik, galbide gertatuko bailitzaizueke. Elizen arteko biblia Dt 7,16
Zeren eta atsedena baita esklaboen galbidea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.
Konturatzen al zara onbidearen aldean galbidea hobesten duzula? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 132. orr.
Albany galbidea izan duk gizon on askorentzat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.
Baina, guztiok dakigun bezala, Zuk Dakizunak Harry Potter txikiarengan aurkitu zuen galbidea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 169. orr.
Anfinomo burumakur joan zen, galbidea zetorkiola jakinik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 137. orr.
2.000 urtean etengabe esan digute gorputza galbidea dela, tentazio, bekatu eta grina txarretarako bidea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 47. orr.
Loa bidali didazue, galbidera eramateko, bitartean lagunek ekintza gaiztoa egin zezaten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.
Apurka-apurka galbidera lerratzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.
Iloba tolesgabea lizunkeriaren galbidera bultzatu zuena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.
Esku hark galbidetik atera ninduela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 342. orr.
Zeren nik ez bainuen anaia, bekatutik eta galbidetik salbatzeko asmotan, salatu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.
Galbidetik ikasbidea ateratzeko metodoa. Berria - Kultura 2004-04-03
Gaur egun galbidezkotzat hartzen diren hainbat harreman. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.
Beren zilar eta urrez jainko-irudiak egin dituzte, beren buruaren galbide. Elizen arteko biblia Os 8,4
Horrek ez dau sekula amaittuko; hamar lanbide eta hamaika galbide daukez-eta. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 208. orr.
Galbide-zulo batean xahutzeko? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.
Galbidean erortzeko zorian bizi dira. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.
Bizia galbidean jartzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Merkataritzak galbidean jartzen ditu ohitura garbiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Terrorismoa da, Bigarren Mundu Gerratik, mundu askea galbidean jartzen duen mehatxu handiena. Berria - Mundua 2004-03-26
Larruzko dortokak igerilari indartsuak dira, baina horrek ez du galarazi egun espeziea galbidean egotea. Berria - Gaiak 2004-09-24
Gaur egungo euskaran galduta edo galbidean dauden hitzak eta esapideak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.
Berria larri-larria eta inperioa galbidean ipintzeko modukoa bazen ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.
Ivan Ogareffek galbidean ikusi du bere burua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 452. orr.
Zure ikasle horrek irakaslearen ahaleginari erantzuten badio, laster duzu galbidean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.
Galbidean erratu "emazteki" baten biografia. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 14. orr.
Engainabide guztiak erabiliko ditu galbidean daudenak hondatzeko. Elizen arteko biblia 2 Ts 2,10
Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da, zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen. Elizen arteko biblia EsZ 13,20
bere galbidea (4); eta galbide (3); eta galbidean (5); eta galbidera (3); galbide bazaizu (3); galbide izan (3); galbidea ekarri (3); galbidea izan (4); galbidean jar (3); galbidean jarriz (3); galbidean jartzeko (3); galbidean jartzen (20); galbidean jartzen bazaitu (5); galbidean jartzen dutenak (3); galbidera eraman (6); galbidera eramango (8); galbidera eramateko (4); sinesmena galbidean (7); sinesmena galbidean jartzen (6)