Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galbahetu, galbahe(tu), galbahetzen du ad galbaheaz bahetu.

Goiztiriak hauts fin grisa galbahetzen zuen burdinazko hiri beltzaren gainera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

Kristal beltza zentzuen sinboloa da; gero arrazoia dator zentzuzkoa galbahetzen duena eta intelektu-produktua eskaintzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Dohain hauetako bik zuzentzen dute gure eginkizuna: pietatearena, honek gizakia errukitsu bihurtzen baitu, eta jakintzarena, honek galbahetzen baitu zer den ongarriena arimarentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus