Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galaxia 1 iz unibertsoan bakarturik dagoen izarren eta hauts kosmikoaren pilaketa.

Galaxia berriak sortzen ari da unibertso zaharra.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Hubblek frogatu zuen unibertsoan badirela beste galaxia batzuk Esne Bideaz gain, gugandik eta gure galaxiatik oso urrun direnak.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Gure galaxiako izarren inguruan biraka ari diren 130 planeta inguru.  Berria - Gaiak   2004-07-03

Lurretik 13.000 milioi argi urtera dauden galaxiak.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Galaxia zaharrak baino askoz argi ultramore gehiago irradiatzen dute galaxia gazteek, gasetik izarrak sortzen ari direlako, etengabe.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Big Banga gertatu zenean galaxia eliptikoak uste baino bizkorrago pilatu zirela frogatzen du aurkikuntza honek.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Gure galaxia kiribilean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Galaxia urrun mordo bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 222. orr.

2 irud/hed

007 agentea edo estralurtarrak ez dira inoiz hain bakartia, intimoa eta larrutua daukadan bihotz antzeko galaxia mehatxatu honen salbatzera etorriko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Sofan jarrita, egunkaria magalean, soa telebistaren 634 marra horietakoren batean galduta, bere galaxia partikularrean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.

Euren jokoak lur honetakoa baino beste galaxia batekoa zirudien.  Berria - Kirola   2004-05-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste galaxia (4); eta galaxia (3); galaxia berriak (3); galaxien argia (3); galaxien arteko (3); gure galaxia (4); sortutako galaxien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus