Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galant 1 izond itxura on edo ederrekoa; bikaina.

Berehala itsasoa zakartu egin zen eta handik mutil galant bat irten zen, ilargi betearen parekoa, bibote sarriekikoa eta masail gorriduna.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 74. orr.

Itxura ederreko emakume galanta zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 245. orr.

A zer emakume galanta!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Haren esanetan, eder galanta da, baina zorrotzegiak omen ditu belarri-puntak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.

2 handia, eskerga. (gauzei buruz)

Gasna xerra galanta irentsi nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

Zama-hegazkin errusiar galant bat ari da hurbiltzen lur hartzeko asmotan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Zirri batzuk egiteko, zirri galantak, baina zirriak besterik ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

Esku-zarta galantak jotzen eta "Bravo! Bravo!" oihukatzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Ostiko galanta emanda bidali zuen handik kanpora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Baina jipoi galanta ere jasan nuen batera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 56. orr.

Datari buruzkoan huts galanta dago, apirila dioen lekuan martxoa jarri beharko baitzukeen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 204. orr.

Nahaste-borraste galanta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 149. orr.

Gezur galantak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 142. orr.

Gezurra galanta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 253. orr.

Beldur galanta pasatu dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 105. orr.

Baina bigarrengoan ezusteko galanta eman zenidan, Justo.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 273. orr.

Txalo zaparrada galanta entzun da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 53. orr.

Istilu galantean sartu nauzu!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.

Bere alabaren antza bai, orduan, galanta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.

Itsas orroa, galanta.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 170. orr.

Nabarmenkeria galanta omen da emakumea horrelako tresna baten gainean harat-honat ibiltzea!  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 74. orr.

· Galantean sartu duk Dionisos!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 260. orr.

3 (izaki bizidunei buruz)

Esklabo abisiniar galant bat zetorren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 181. orr.

Ez baitzegoen Badr baino hautagai ahaltsu eta galantagorik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 86. orr.

Bi gizon puska galantekin hasten da bera hizketan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.

Hor, jakitegi horretan, badagoela gordea amuarrain bat galanta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

4 (irainetan)

Alproja galantak guztiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Lapur galanta, Berlino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Gezurtero galanta!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Lapurtzulo dotore galanta, hi!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 357. orr.

-Putakume galanta zara, Iturbide.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

Esker txarreko lotsagabe galanta zara zu...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Urde galantak zuek, mutilak!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 52. orr.

5 (irainetan, izen mugatuaz)

Senarra alua galanta zela erantsi zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Alua galanta!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Zentzapena gorrotatzen duena, inozoa galanta!  Elizen arteko biblia   EsZ 12,1

Hik ere horretarako aukera eduki, eta egiten ez baduk, ergela galanta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Majaderoa galanta! Kostako zaik gitarra-soinuz printzesa esnaraztea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Zerria galanta hi, zerrikumea galanta ez etortzeagatik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

• 6 (predikatu gisa)

Bi mutilak eder eta galant, jakintsu eta xarmant hazi ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

Aladin hain itxuraldaturik, hain dotore eta galant ikustean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alproja galanta (7); alua galanta (3); alukeria galanta (3); arduragabekeria galanta (3); astakeria galanta (3); asto galanta (3); bai galanta (4); beldur galanta (4); bero galanta (3); bidegabekeria galanta (4); borraste galanta (3); burugabekeria galanta (3); eder galant (7); eder galant hori (5); eder galanta (3); egia galanta (9); ergela galanta (3); ergelkeria galanta (7); erokeria galanta (4); eta galant (3); eta galanta (7); ezusteko galanta (13); ezusteko galanta eman (4); galant askoak (3); galant bat (8); galant eta (6); galant hori (12); zoaz eder galant (3)

galanta behar (3); galanta bota (5); galanta da (39); galanta da hori (3); galanta dela (8); galanta duk (5); galanta egin (20); galanta egin zuen (4); galanta eginda (3); galanta egingo (5); galanta eman (22); galanta eman zion (5); galanta ere (5); galanta eta (8); galanta ez (3); galanta gainera (3); galanta haiz (3); galanta hartu (12); galanta hartu nuen (4); galanta hartu zuen (3); galanta hartuko (3); galanta hi (4); galanta iruditu (3); galanta iruditzen (4); galanta izan (24); galanta izan da (4); galanta izan zen (7); galanta izango (5); galanta izango litzateke (3); galanta jaso (4); galanta litzateke (9); galanta sortu (4); galanta zara (3); galanta zara zu (3); galanta zela (7); galanta zen (17)

gezur galanta (9); gezur galanta da (4); gezur sorta galanta (3); gezurra galanta (3); gizatxar galanta (3); gizon galanta (4); huts galanta (7); jipoi galanta (6); kolpe galanta (4); mesede galanta (9); mesede galanta egin (3); mesede galanta egingo (3); mozkor galanta (3); muturreko galanta (3); nahaste borraste galanta (3); pila galanta (3); puta galanta (3); putakume galanta (7); sorta galanta (3); susto galanta (4); txalo zaparrada galanta (3); txorakeria galanta (10); txorakeria galanta da (3); ustekabe galanta (8); ustekabeko galanta (5); zalaparta galanta (3); zaparrada galanta (3); zentzugabekeria galanta (5); zerri galanta (3)

alproja galantak (4); galantak dira (7); galantak egin (8); galantak ematen (3); galantak ere (5); puska galantak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus