Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru miliziano eta obispoa, bere gala guztiekin jantzita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.
Geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak, bakoitza bere ikur eta bandera [...], bakoitza bere uniforme eta gala, bakoitza bere duintasun eta ospea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.
Hilaren 18an banatuko dituzte sariak, Ainhoa Arteta sopranoak, Roger Vignoles pianistak eta Antonio Marquez dantzariak parte hartuko duten gala batean. Berria - Kultura 2004-06-08
Amstrong jaunak eta Apollo 11ko eskifaiakoek asteartean, Washingtonen egin zen gala berezi batean, 35. urtemuga ospatzen zuten bitartean. Berria - Gaiak 2004-07-22
Artista gonbidatua ekainaren 24an egingo den Guggenheim Bilbao Museoaren urteko galan. Berria - Kultura 2004-06-05
Euskal Zinemaren Eguneko galan. Berria - Kultura 2004-09-17
Euskal Zinemaren Egunaren gala nagusian. Berria - Kultura 2004-09-22
Eguneko ekitaldi nagusia, Sari Banaketako gala, 20:30ean izango da Principeko 3. aretoan. Berria - Kultura 2004-09-17
Akordeoi Gala egingo dute gaur Zarautzen. Berria - Kultura 2004-07-03
Uztailaren 3an gala nagusi batekin emango diote amaiera kongresuari. Berria - Kultura 2004-06-25
Dukesa handiek, diamantez estalirik, eta ganbarako damek, gala jantziz ederturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Ordurako galajantzia soinean zuen antezko eskularru eta kapelutxo tiroles eta guzti. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.
Eszena samur baten erdian, ni, gala-soineko beltz berria jantzita. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 34. orr.
Gala afaria izango dute Argentinako Antzokian. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
Oratorio, errezitaldi eta opera galetan. Berria - Kultura 2004-08-28
Galaz jantzirik gindoazen, eta larderiaz kantari: [...] Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.
gala egingo (3); gala eta (3); gala nagusian (4); galako uniformea (3); gaueko gala (3)