Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaungoikoa da, beraz, biziatu edo gaiztotu ezin daitekeen ongi bakarra. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.
Akasgabe sortu zituen seme-alabak gaiztotu egin zaizkio: jende makur eta bidegaldua da. Elizen arteko biblia Dt 32,5
Mundua, ordea, gaiztotua zegoen Jainkoaren aurrean, eta indarkeriaz betea. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
Gaiztotzen ari zara. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 156. orr.
· Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza gaiztotu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 179. orr.
Belaunean duan zauri txiki hori gaiztotuko zaiala denbora gutxi barru, eta Iruñeko mediku batek zangoa moztu beharko diala. baina gero horzka horiek gaiztotu egiten zaizkio eta ahuldu egiten da edota hil. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 56. orr.
Nahiz neguak bidea gaiztatu eta eragotzi erabat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.
Izan ere, usteltze bidean dauden gorpuek airea gaiztotu eta gaixotasunak ugaritzen dituzte. Berria - Mundua 2004-09-23
Eguraldia, gainera, gaiztotu zen erabat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.
Ekaitzak ez zuela baretzera egiten, baizik eta gaiztotzera. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.
Gaiztotutako irribarrea. PSE-EEren iritziz, PP Espainiako Gobernuan dagoenetik elkarbizitza asko gaiztotu da euskal gizartean. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Aitaren grinak egoera gaiztotu baino ez zuen egin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.
Bere egoera nabarmen gaiztotu zen Ahmed Batebi ziegakidearekin batera Gobernuaren aurkako gutuna argitaratu zuenean. Berria - Kultura 2004-11-14
Gaiztotzen ari zen giroa guztiz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 150. orr.
India eta Pakistango agintariak Delhin bildu ziren, Kaxmirreko gatazka luzeak gaiztotutako harremanak normaltzeko. Berria - Mundua 2004-09-05
Arazoak gaiztotu eta konponbideak oztopatu, itxi egiten ditu zuri-beltzeko ikusmoldeak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.
Baina eztabaiadan aurrera, ispiluari eusteak auzia gaiztatu egiten du, argitu ordez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.
Iritzi zintzoak, ordea, ohitura txarra zuzentzen du, eta iritzi faltsuak sentipen onak gaiztotzen ditu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.
Natura den aldetik ez dago natura txarrik; bere baitan duen ontasuna galtzen duen heinean gaiztotzen da natura. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 276. orr.
Bizirik irauteko grinak gaiztoturik, herio larrian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.
Baina beldur naiz, sugeak bere maltzurkeriaz Eva engainatu zuen bezala, zuen gogoak ere ez ote diren gaiztotuko. Elizen arteko biblia 2 Ko 11,3
· Baina sinetsi ez zuten juduek jentilak zirikatu zituzten eta senideen aurka gogo-gaiztotu. Elizen arteko biblia Eg 14,2
Jende gaiztotua baita, leialtasunik gabeko seme-alabak. Elizen arteko biblia Dt 32,20
Gizaki gaiztatuak, alferrik galduak, atzera pausoan abiatutakoak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 189. orr.
Ez zela lortu kimioterapian baliatzen ziren botikek bereizketarik egitea, eta, hortaz, berdin erasotzen zietela zelula gaiztatuei nahiz gainerakoei. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.
Eta han gelditu da, itsas mihiaren bestaldean, angina gaiztotu bat bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.
arteko harremanak gaiztotu (4); bat gaiztotu (4); egoera gaiztotu (4); ere gaiztotu (3); eta gaiztotu (9); eta gaiztotu egingo (4); gaiztotu baino (4); gaiztotu baino ez (3); gaiztotu da (5); gaiztotu du (4); gaiztotu egin (23); gaiztotu egin zen (7); gaiztotu egin ziren (4); gaiztotu egingo (6); gaiztotu egiten (11); gaiztotu eta (12); gaiztotu zen (5); gaiztotu zitzaion (3); gaiztotu zuen (4); gaiztotuta zeuden (3); gaiztotzen ari (7); gaiztotzen ari dela (3); gaiztotzen joan (3); gaiztotzen zen (3); giroa gaiztotu (12); giroa gaiztotu egin (3); giroa gaiztotzeko (3); harremanak gaiztotu (7); harremanak gaiztotu egin (4); harremanak gaiztotzen (3); harremanak gaiztotzen joan (3); zeharo gaiztotu (3)