Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaiztotasun iz gaiztoa denaren nolakotasuna.

Bere itxura fisikoak berak salatzen zuen beraz gaiztotasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Nondik sortzen da gizonaren gaiztotasun gorde hori?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Xalotasun tontoena eta gaiztotasun ankerrena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

Gizonaren zinezko gaiztotasuna, ez da ekintzazko eta itxurazko gaiztakeria ikasi interesatu hori, baizik eta gizabereak bere muinean gorde duen gaiztotasun geldo eta zakar hori, kasik gaiztakeria ere ez den horixe".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Horrela entzuten zion, arretaz eta gaiztotasunik gabe, jakin-min nabarmenez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Aipatu dut lehenago ere Usherren entzumenaren gaiztotasuna, harizko tresnen zenbait efektu salbuetsita, musika oro ezin pairatuzko bihurtzen ziona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus