Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isildu eta gaiztoki begiratu zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.
-Bakea eman, otoi, eta habil hoa antzara ferratzera! -ihardetsi zidan gaiztoki emazteak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
Giza batasun/berdintasun esentzial metafisikoan diferentzia eta erlatibismoa gaiztoki sartzen dutenak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 142. orr.
Nik bezain ongi ezagutzen zituzten ene gurasoek, adibidez, etxe ondo-ondoan, Plaza Zaharreko Irazu anaiak; guk gaixtoki geure artean “Txakurtxulo” deitzen genuen ostatukoak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Errepara diezaiogun lehen letra horri, gure erbinudeak hanka bat gaixtoki altxatuz erakusten digun izenari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.
Bilau batek noble bat hil edo apez bat gaiztoki zauritzean etortzen zen maizenik halako zigorra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.