Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaiztakeria (orobat gaiztakeri g.er. eta gaixtakeria g.er) 1 iz gaiztotasun gaitzesgarria; egintza gaiztoa edo txarra. ik txarkeria.

Gorde zaitezte gaiztakeria eta diru-gosetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

Bihotzetik sortzen eta ateratzen dira asmo txarrak, adulterioak, lizunkeria, hilketak, lapurretak, diru-gosea, gaiztakeria, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, gezurrezko testigantzak, irainak, burugabekeria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Gaitzak ez du errudun jakinik izaten; gaiztakeriak bai.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 174. orr.

Gizonaren zinezko gaiztotasuna, ez da ekintzazko eta itxurazko gaiztakeria ikasi interesatu hori, baizik eta gizabereak bere muinean gorde duen gaiztotasun geldo eta zakar hori, kasik gaiztakeria ere ez den horixe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Gaiztakeria lizuna izan da, Peaceful andrea, lizunkeria gaiztoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 74. orr.

Gaiztakeria huts zara, hiltzaile hori!  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,8

Ondorengoengan zigortzen dut gurasoen gaiztakeria, gorroto didatenean, hirugarren eta are laugarren belaunaldiraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 185. orr.

Izan duk heure gaiztakerien ordaina!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.

Ahotik gaiztakeria zerien kontakatilu itsusiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 75. orr.

Gaiztakerian harrapatutako ume bat zirudien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.

Gaiztakerian murgilduta nago, gainerakoak bezala, baita okerrago ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.

Gaizto guztiak garbituta mundua gaiztakeriatik garbi geratuko delakoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 176. orr.

Bizi diren gizarte itxiak, familiako giro itogarri eta etsigarriak eragiten dizkie emakumeei horrelako gaiztakeriak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 105. orr.

Gaiztakeriarako joera bere-berea du gizakiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 175. orr.

Amaren kontrako zirto gaiztakeriarik gabeak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 151. orr.

Hura esatean egin zuen irri makurragatik, usaindu nuen esaldiak gaiztakeriaren bat ezkutatzen zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Gaiztakeria dute ogi, indarkeria ardo.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,17

Esaera zaharrak dioena: “Gaiztoek gaiztakeria".  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat gaiztakeri)

Gaiztakeri sena subkontzientea traizionatzen ari ote zitzaion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 70. orr.

Gaiztakeria aurpegiz begiratu zion Mentxuri.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 102. orr.

Gaiztakeria-izpi bat ez dauka bihotzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Aspergabe ibili ginen gaiztakeri eta hondamen-bideetan.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,7

Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik; eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik.  Elizen arteko biblia   Lk 6,45

Babilonia gaiztakeri hiria da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Gaiztakeria-tresna bilakatu da askotan lan fisikoa; fabrikatik materia hila hobetuta ateratzen da; gizakia, berriz, usteldu eta doilortu egiten da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Lagun on batekin bide bera egin eta borondate bereko ez izatea, gaiztakeria-seinale da eta zentzu faltaren adierazle garbia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Ontasun eta gaiztakeria-konbinazio guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Gaiztakeria-izpi bat ez dauka bihotzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Lur joriak gatzaga, tokiko jendearen gaiztakeria bide.  Elizen arteko biblia   Sal 107,34

3 gaiztakeriaz adlag

Zer iruditzen zaizkizu Oliverren zapatak? -galdetu zion behin Margaretek gaixtakeriaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

Proba moduan sarritan jartzen nituen oinak kristalezko mahai gainean; ez gaiztakeriaz, baizik eta jakin-minez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.

Jainkoak mundura begiratu eta gaiztakeriaz betea ikusi zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

-Ez nuke esango gaiztakeriaz egiten duenik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 61. orr.

4 gaiztakeria egin

Bekatu egin dugu, gaiztakeria egin dugu, errudun gara!  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,47

Lasterka baitoaz gaiztakeria egitera eta presaka odola isurtzera.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,16

Gaiztakeria egin berri duen lapur bat ematen zuen...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

Edozein gaiztakeria egiteko prest dago, gure ezkontza nahastera etorri da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Gaiztakeria egiten lehena izaten zenak eta, orobat, herrikideak gaizkira bultzatzen zituenak jasotzen zituen txaloak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Ez egin gaiztakeriarik… · Berak atxilotuko zituela, lehenago egindako huts eta gaiztakeriengatik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

· beldur izango dira eta horrelako gaiztakeria egiteari uko egingo diote.  Elizen arteko biblia   Dt 19,20

Gaiztakeria bat egin zenuen atzo, baina horrek ez du esan nahi maite ez zaitudanik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

Zure aurretik izan direnek baino gaiztakeria handiagoa egin duzu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,9

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina gaiztakeria (3); baino gaiztakeria (3); bere gaiztakeri altxorretik (3); bere gaiztakeria (9); beren gaiztakeria (6); beste gaiztakeria (3); da gaiztakeria (6); desagertaraziko duzue gaiztakeria (4); didaten gurasoen gaiztakeria (3); dituzten gaiztakeria (3); duzue gaiztakeria (9); duzue gaiztakeria zeuen (7); egindako gaiztakeria (5); eta gaiztakeria (28); ezabatuko duzue gaiztakeria (5)

gaiztakeria asko (4); gaiztakeria bat (6); gaiztakeria egin (6); gaiztakeria egiteko (8); gaiztakeria egiteko tresna (3); gaiztakeria egiten (6); gaiztakeria ere (4); gaiztakeria eta (18); gaiztakeria eta bekatu (3); gaiztakeria ez (4); gaiztakeria ez da (3); gaiztakeria guztiak (9); gaiztakeria guztiengatik (3); gaiztakeria handi (3); gaiztakeria handia (4); gaiztakeria hori (5); gaiztakeria hura (5); gaiztakeria hutsez (3); gaiztakeria izan (4); gaiztakeria ondorengoengan (4); gaiztakeria ondorengoengan zigortzen (4); gaiztakeria oro (3); gaiztakeria semeengan (3); gaiztakeria zeuen (7); gaiztakeria zeuen artetik (7); gizakiaren gaiztakeria (3)

gurasoen gaiztakeria (8); gurasoen gaiztakeria ondorengoengan (4); gurasoen gaiztakeria semeengan (3); hainbeste gaiztakeria (8); hainbeste gaiztakeria eta (5); haren gaiztakeria (4); horrelako gaiztakeria (4); zeure gaiztakeria (3); zuen gaiztakeria (7); zure gaiztakeria (6)

bere gaiztakeriak (4); beren gaiztakeriagatik (4); egindako gaiztakeriak (3); eta gaiztakeriak (6); gaiztakeriak egin (4); gaiztakeriak eta (4); gaiztakeriak ez (5); gure gaiztakeriak (3); haren gaiztakeriak (4); horrelako gaiztakeriak (6); ote horrelako gaiztakeriak (3)

bere gaiztakeriaren (7); bere gaiztakeriaz (3); beren gaiztakeriaren (3); beren gaiztakeriengatik (3); dituzten gaiztakeriengatik (3); egin dituzten gaiztakeriengatik (3); errespetatu eta gaiztakeriatik (3); eta gaiztakeriaren (4); eta gaiztakeriatik (6); eta gaiztakeriaz (9); gaiztakeriarako joera (3); gaiztakeriaren bat (10); gaiztakeriaren eta (3); gaiztakeriarik asko (8); gaiztakeriarik asko egin (8); gaiztakeriarik egingo (5); gaiztakeriarik egiten (3); gaiztakeriarik ez (6); gaiztakeriarik gabea (3); gaiztakeriarik gabeko (4); gaiztakeriatik urruntzen (3); gaiztakeriaz betea (3); gaiztakeriaz eta (5); herriak gaiztakeriarik (7); herriak gaiztakeriarik asko (7); inolako gaiztakeriarik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus