Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaiztagin (ETCn 408 agerraldi; orobat gaixtagin ETCn 207 agerraldi ) iz 1 gaizkilea.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Bozek beti gauza bera errepikatzen zuen: ez naiz ohiko gaiztagina, herriaren aldeko borrokalaria naiz; ni arrastaturik ere, milaka daude sasietan ene ordezkatzeko prest.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 47. orr.

Giza eskubideak begiratzen ez dituzten gaiztaginen epaitzeko auzitegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

Tiroketaren egileak gaiztagin arruntak direla frogatuko balitz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Umeek ezin gaituzte miretsi gaiztagin gogorrak baikinan, neska gazteak ezin litezke kriminalaz maitemindu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 176. orr.

Eta zenbat jende handiren izenak ez dira aurkitzen gidaliburuaren orrialdeetan, batzuk saindu bezala ezarriak, besteak gaixtagin hutsak!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

Laburtuz: Justizia horixe da: gaiztagina zigortzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.

Bi hauei gaiztagin elkarteko kide izatea leporatzen zaie, baina ez armak eta lehergailuak edukitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

• 2 izond gaizkilea.

Maiz gazte gaiztaginei zakurra ematea hezibide ona gertatu izan da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.

Gizon gaiztaginak bildu zitzaizkion eta lapurretak egiten laguntzen zioten.  Elizen arteko biblia   Epa 11,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaiztagin (3); gaiztagin baten (3); gaiztagin elkarteko (16); gaiztagin elkarteko kide (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus