Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaizpide (orobat gaitzbide g.er.) iz galbidea.

Mundu honetako aberatsak etortzen zitzaizkienean, pozik eta bihotz onez hartzen zituzten, eta gaizpidetik urrutiratzera egiten zieten dei eta penitentziara erakartzen ahalegintzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 476. orr.

Arren eta arren egin nion profita zezala etxea bota beharrak ematen zion aukera, gaizpidea baizik ez zekarren eta inor ere -inortxo ere, gero!- barkatzen ez zuen hiritzar hartatik alde egiteko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.

Nola anai Konradok beste anaiei gaizpide ematen zien anaia gazte bat zentzarazi zuen eta nola jokaera aldarazi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

Gaizpidetan eta biziotan erortzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 140. orr.

Guk laguntzen diegun gaizkile gazteetarik %30 bakarrik itzultzen dira gaizpidera; AEBetan, ordea, guztira %83 itzultzen dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 59. orr.

Inork badu-eta, hik duk hiri saindu honetako bizilagunen erokeria, seta, jaidura, bizio, aje eta gaitzbide guztien berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Gaizkileak eta besterentzat gaizpide gertatzen direnak.  Elizen arteko biblia   Mt 13,41

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus