Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ostatuko steward gaizoa hiru aldiz bederen izan zitzaigun ikusten noiz hasiko ginen bada bazkaltzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.
Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen [...] horrelako gauzak ahoskatzeko ohitura handia zuelako, jendea zorionera bideratzeko ala tragediara desbideratzeko Oidipous gaizoa nola. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Hik, gaizoa, deus ez dakik amodio gauzetan..! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.
Eta gose haiz gaizoa! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
Ikusiz jende famatuak baizik ez direla han, ni horren erdian, Iparraldeko gaizo bat... Berria - Kultura 2004-12-10
Gaizo mutikoa! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 47. orr.
Eta ni, gaizo zozoa, amorostu nintzela ene koinata alargundu berriaz! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.
Gaizo mutikoak burua bat-batean inarrosten du. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 43. orr.
du gaizoak (3); gaizo gizona (5); gaizo mutikoa (3); gaizo neskak (3); gaizo raffarin (3); gaizo zozoa (3); gaizoak bere (3); neska gaizo (3); raffarin gaizoak (3)