Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaizkoatu, gaizkoa(tu), gaizkoatzen 1 da/du ad gaizkiagotu.

Sentitu nuen ametsgaiztozko zer bat zela, errealitatea gaizkoatzen eta usteltzen zuena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

Heriotzaren eguneroko presentziak gaizkoaturiko eta aldi berean errusiar liberatzaileen hurbilketak aztoraturiko giro batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 187. orr.

Errotik gaizkoatuak daudelako faltsukeria maleziazkoak bilatzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beren barrenean bihotz-zimikoa sentitzen zuten... Egunak pasa ahala, amorrazioa eta lotsa handiagotzen zihoazkien, arimako zauri gaizkoatu bat balitz bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 94. orr.

Zisternetako ur gaizkoatuan bertze batzuek eromena eta heriotza edan zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus