Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaizkitu (ETCn 308 agerraldi), gaizki(tu), gaizkitzen 1 da/du ad alditxartu, gaixotu.

Eta gero behera joan ginen, abailetan, irristatuz eta murgilduz, eta, zorabioak hartuta, arrunt gaizkitu nintzen, mendi tontor handiren batetik behera ametsetan eroriko banintz bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Karlos Ohando gaizkitu egin zen amorruaren amorruz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Itsasartea gurutzatzeko bidaia laburrean, hainbesteraino gaizkitu zen Walden doktorea, non Doverra iritsi zirenean andetan atera behar izan baitzuten itsasontzitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

Kanpinean bat-batean gaizkitu, eta hona ziztuan ekartzera deliberatu ninduan, badaezpada ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Hauetakoren bat gaizkitzen bada, bakartegira joan eta etzan egiten da, eta inor ez da hartaz arduratzen, ez hil ondoren ez aurretik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Baina hanka gaizkitu zitzaion gurditik erori ondoren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.

Alboko gelan, nire aitak, tumor batek zeharo gaizkitua, bere azken hilabeteak bizi zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Nik aurrena baiezkoa egin diot buruaz, ongi nengoela adierazteko; baina, egia esatera, ongi gaizkitua nengoen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Ez duk horregatik txorabiatzen, Lubis, erretzen dituen zigarro nazkante horiek gaizkitzen ditek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Hilabete osoan horrela jardun beharko dudala pentsatze hutsak gaizkitu egiten nau.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 33. orr.

Pentsatu zuen ezen ez zuela zertan gaizkitu besteren besoetan zetzan emakume zirtzil batengatik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

2 okerrera egin.

Maite duzun norbait etxean gaixorik utzi eta gaizkitu ote den bihozkada duzunean berriro hara itzultzeko behartzen zaituen premia atsekabetsu horixe sentitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

Gerla horiek guztiek larriagotu eta gaizkitu baizik ez zituzten euskaldunen eta espainolen arteko gaizki hartzeak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Senditzen bainuen, txakurra eta gatua bezala ariko ginela betiko erran-merranetan, eta hain segur gauzak gaizkituz joanen zirela, gasnarik jan gabe zutitu nintzen eta logelara joan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Jabea ez bada etxetik ateratzen, adibidez, zakurraren psikismoa gaizkitu liteke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

• 3 du ad ipar gaizki erabili, erantzuki egin.

Eta hiru abiatur angles gorde zinituelakotz zure apezpikuak (Grente, kardinale izan beharrak) gaizkitu baitzintuen, ikusiko duzu zer ongietorria eginen dautzun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

Frantzian ere frantsesak gaizkitu ditut, espainolak higuintzen baitituzte soil-soilik espainolak direlakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaizkitu (5); eta gaizkitu (5); gaizkitu egin (4); gaizkitu egin (4); gaizkitu egin zen (3); gaizkitu egin zen (3); gaizkitu egiten (4); gaizkitu egiten (4); gaizkitu eta (4); gaizkitu eta (4); gaizkitu zen (4); gaizkitu zen (4); gaizkitzen ari (8); gaizkitzen ari da (4); gaizkitzen hasi (3); hutsak gaizkitu (3); hutsak gaizkitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus