Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaizkin iz/izond gaizkilea.

Interesgarria zen egokiera, baina baita atipikoa ere: aldez bakarrik zuen antza gaizkina epailearen aurrean gertatzen denekoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Badirudi Amsterdameko karriketan ohoin edo pikaro talde bat dabilela, putez eta gaizkinez osatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

Zeina baitzen spiritu gaizkinen gaizkina, indiar haien sinesteen arabera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 609. orr.

Honetan, beldur naiz ez ote duzun usteko zientziaren elementu inpioetan abiatu eta gaizkintza bidean sartzen ari zarela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus