Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaizkide iz besteren gaizki eginaren kide gertatzen dena.

Seguru asko zu lapurren baten gaizkidea zara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Hamar bat urte lehenago hilketa baten gaizkide izana.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.

-Ni ez naiz inoren gaizkidea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

Sheila salatu zutela enpresa baten kontuen faltsutze, iruzur eta armaturik egindako lapurretan gaizkide izateaz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

-Bi hilketetan, gutxienez, zara gaizkide.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

Volanges andrearen hutsegiteak erakusten digunez, Valmontek, bertze gaizkileek ez bezala, ez zituen gaizkideak salatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Ezin egingo luke hori gaizkiderik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 273. orr.

Ondorioz, norbere gogoak eta aukeramenak izan ezik, beste deusek ez du adimena grinen gaizkide egiten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.

Ez zen hizkuntza-irakaslea [...] andre Virginiaren negozio higuingarrietako gaizkide bat baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus