Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaizki (ETCn 40.187 agerraldi) 1 adlag behar edo nahi denaren edo egoki denaren kontra. ik txarto. ant ongi.

Zer den ongi eta zer gaizki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 449. orr.

Ongi ala gaizki zer dagoen jakiteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Ez zegoen horren gaizki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.

Ez zela hori batere gaizki izanen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.

Verlaque jaunak ezin du gehiago itxaron, gaizki dago, oso gaizki...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.

Gaizki zagok, gaizki arrunt.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Arras gaizki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 103. orr.

Oso gaizki pasatu zuen haiek hiltzean: "Negar eta negar aritu nintzen".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Hemen ez gaude ikaragarri gaizki ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

Salmentak gaizki zihoazela-eta solasean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

-Zer atera zitzaion gaizki bere buruaz beste egin zuenean? -esan nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 150. orr.

Gaizki bukatuko du honek guztiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

"Ez dakite umeak hezten", esaten zuen gure aitak, "gaizki ohituak daude, maina besterik ez dute".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.

Asko higiene ezaz eta gaizki janez hil egiten ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Gizaseme baten autoan sartzea oso-oso-oso gaizki ikusia zegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Paradoxa dirudi: lana ongi ikusia zegoen eta prestatze-lana gaizki.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.

Ez dago gaizki pentsatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

Gaizkileari ez biezaiote gaizki erantzun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Arrakastadunari gaizki begiratu behar zaio, eta gaizki begiratzen zaio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Kant gutxi eta gaizki ezagutzen dutenek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.

Gaizki iruditzen ez bazaizu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

Dussel jaunak oheak egiten ditu (gaizki, jakina).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Gaizki tratatzen dituzu lagunak, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Bera izan dela gaizki jokatu duena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Haietako batean, pausoa gaizki eman eta harri bat jo nuen belaunaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Bizarra gaizki moztua zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Ez ziren gaizki konpontzen elkarrekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Nahiz eta Dong neskekin gaizki moldatzen zen, animatu zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Eta azkenean gaizki pentsatzen hasten baitzen, Sergiori zerbait gertatu ote zitzaion beldurrez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 60. orr.

Gaizki sentitzen nintzen, zinez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 38. orr.

Amarekin izandako liskarrak gaizki sentiarazten bazuen ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 20. orr.

Gaizki lo egiten hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

2 (izen sintagma batean, izenaren eskuinean)

Ate gaizki olioztatuaren kirrinkak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Paper multzo gaizki antolatu hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Kopa gaizki garbitu bat barra gainean paratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

Erakusmahaiaren usaina nardagarria zen, baxera koipetsuari eta harraska gaizki garbituari dariena bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Napoleonen seme gaizki hazi haiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.

Legeenganako atxikimendu gaizki ulertuen erruz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

3 (izen sintagma batean, izenaren ezkerrean)

Hain gaizki jantzitako gizon horrek lapurtuko ote zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Gaizki loturiko blusa mehe baten azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Gaizki harilkatutako eta gaizkiago ehundutako kezka hauekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

• 4 iz lege moralaren, bertutearen, ongiaren aurkako dena. ik gaitz. ant ongi.

Niri iruditzen zait denok badugula barnean muga bat, ongiaren eta gaizkiaren nolabaiteko neurri den muga bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.

Gizakiek, beraz, deitu dute Ongia beren osasunaren alde eta Jainkoaren ohoretan doan edozein gauza; Gaizkia, berriz, kontrakoa dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Ongia eta gaizkia, kontrakoak izan arren, gauza berean eta aldi berean aurki daitezke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 342. orr.

Gizona ezein alorretan ez da betegina, ez ongian, ez gaizkian ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 108. orr.

Gogoratu behar du gizakiak bere izatez ez duela ezer, gaizkia eta itsuskeria ez bada; duen on guztia Jainkoak ordaintzekotan utzia duela eta ez beretzat emana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Neurri bertsuan ageri dira ongia eta gaizkia gizonarengan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.

Kontuz, ordea, ongia eraikitzeko gaizkia baliatzen dutenekin: heroikotasunaren itxura ematen bazaio, gezurra errazago irensten da egia baino.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren haraindi ez bada, ongia eta gaizkia baino lehen bizi baita, Estatua sortu aitzineko basagizona.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.

Eta Ameriketako Estatu Batuetako presidentea euskaraz mintzatuko balitz gaizkiaren indarrak mundutik garbitu nahi dituenean?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Gaizkiari eman diot leku ene bihotzean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Nahi dudan ongia ez dut egiten, eta nahi ez dudan gaizkia egiten dut.  Elizen arteko biblia   Erm 7,19

Zergatik gaizkiari emana bizi?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Eta, gainera, baratze erdian zuhaitz bi ernearazi zituen: biziaren zuhaitza bat eta ongia eta gaizkia ezagutzeko ahalmena ematen zuena bestea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Gaizkiaren piztia da hura, deabruaren sorkuntza bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 54. orr.

Ana agertu arte, gaizkiaren indar ezkutu nahiz ageriko guztiek elkar harturik ziruditen, nire kontra, abuztuko asteazken horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Nietzsche-n orrialde bat datorkit gogora, “Ongiaren eta Gaizkiaren haraindian” liburuan idatzia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

5 gaizkiago (42 agerraldi, 20 liburu eta 14 artikulutan; ETCn 237 agerraldi; cf okerrago 676 agerraldi, 173 liburu eta 204 artikulutan; ETCn 5.757 agerraldi) okerrago.

Neukan aise gaizkiago hartuko zenuela zuhaurek ere ene ixtorioa!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 127. orr.

Dena ongi doa, gauzak gero-eta azkarrago, errazago eta gaizkiago egiten ditugu zuk alde eginez geroztik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Euskaraz gero eta gehiagok jakin arren, zenbait tokitan gero eta gutxiago eta gaizkiago egiten dela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 192. orr.

Itxura tristean zeuden, errusiar gaizoak, baina ohartzen bide ziren Joanesen taldekoak oraino gaizkiago bizi zirela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 140. orr.

Gaizki harilkatutako eta gaizkiago ehundutako kezka hauekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

6 burutik gaizki (egon, etab.)

Nik ez dut sinesten, ez, burutik gaizki zaudenik...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 143. orr.

Burutik gaizki jarri eta azken bost urteetan Bermeoko eroetxean omen zegoen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 170. orr.

Neskatoak ondo zituela aho-kordak eta ez zirudiela burutik gaizki zegoenik ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 262. orr.

Boxeolariek azkenean burutik gaizki bukatzen duzuela ere esaten da.  Berria - Kirola   2004-02-15

7 gaizki egin1

Bestalde, besteri ongi egin dionarenganako Maitasuna Begikotasuna deituko dugu, eta besteri gaizki egin dionarenganako Gorrotoa, Haserrea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 277. orr.

Eta anaia batek ez biezaio beste bati gaizki egin edo esan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 137. orr.

Hik, alabaina, gaizki egin duk esanez urkabea sendoago eraikia dela eliza baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 194. orr.

Gaizki egin duenaren kontrako gaztigua onartuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

Guk, aitamek zerbait gaizki egin bagenu bezala...?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 79. orr.

Oso gaizki egin duzu horrela eteten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 313. orr.

Gaizki egina oso.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

8 gaizki egin2 iz

Anaiaren bekatua edo gaizki egina dela-eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 136. orr.

Gaizki egina zuritzeko amarruak erabiltzen dituenarekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.

Hango emaztekiaren ongi eginari, gaizki eginaren ordaina emana nion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

Gaizki eginaz nahigabetu direnak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

9 gaizki eman (zerbaitek)

Baina gaizki ematen zion gauza batek: sandaliak zeuzkan jantzita. "Altzari hauek...", esaten zuen egunero, "gaizki ematen dute Pallamaglio kalean".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Eta oso gaizki ematen dik dentistek bezala hitz egiteak norbera dentista ez denean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.

Edozein egunkariren estilo liburuko aurreneko orrian batere gaizki emango ez lukeen esaldia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 240. orr.

10 gaizki errale izond/iz gaizki esalea.

Gaizkierrale zitalekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.

11 gaizki erranka adlag

Zuzendariordeaz gaizki erranka urratu nuen autorainoko tarte luzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Besteren min eta etsipenaz dirutzen zirenen kontra gaizkierranka.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

12 gaizki esaka1 (orobat gaizkiesaka g. er.) adlag

Zure kontra hasi zen gaizki esaka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 203. orr.

Israeldarrak marmarrean hasi ziren Moisesen aurka gaizki esaka: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 177. orr.

Irainka eta gezurrez gaizki esaka erabiltzen zaituztenei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Nola ausartu zarete, ba, Moisesen aurka gaizki esaka aritzera?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 202. orr.

Fraideen gainean gaizki esaka aritzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Draco Malfoyk eta bere Slytheringo taldetxoak bakarrik jarduten zuten gaizki-esaka Lupin maisuaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.

Eta eskerrak eman diezaizkioke Jainkoari beronek aldi hartan emaniko onura guztiengatik, bere zorteaz gaizki esaka ari gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Eta bere artean gogor samar hasi zen gaizki esaka etxeko jabeaz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Barrukoarekin gutxi ez zuela, kanpokoa besoak astinduz laguntza eske zetorkion, bere buruari gaizki esaka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Esanak esan, sindikatu guztiek ondorioztatu dute «elkarren lepotik gaizkiesaka ibiltzeak» patronala «pozten» duela.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Gizon gaztea gobernuagatik gaizkiesaka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 93. orr.

Ezkontetxera bihurtu zenean, amaginarreba gaizki esaka, lepotik heldu eta burua hormaren kontra jotzen hasi zitzaion, haurdun nork daki zeinek eginik izango zela eta eritegian berariaz haurra galdu egin zuela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 94. orr.

Gehienez ere kexuzko mandaturen bat bidaltzen dik gaizki esaka, helbidearen eskasez hala ere iristen ez zaiana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Elkarri gaizki esaka eta elkarren zelatan ibiltzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

13 gaizki esaka2 iz gaizki-esatea.

Gaizki-esaka barregarri batzuk eta beste horrenbeste laudorio negargarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

14 gaizki esale

Idatzia baitago: marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Maltzurra gaizki-esaleei dago adi, gezurtia mintzo gaiztokoari.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,4

Gaizki esaleek mihian pozoia daramatela zioen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Fedabideetako iritzi publiko ongi-erakutsi, ongi-hitzegin eta gaizki-esalearekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.

15 gaizki esan1 (zerbait)

Bertsolariak hitzen bat gaizki esaten badu, transkribatzerakoan zuzendu egin beharko da. Gaizki esan dut: azterketa haren emaitzarik ez genuen sekula jakin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.

Gaizki diot, haur haiek ez ziren etxe hartakoak, ondoko etxe txikiago batekoak baizik. Ez dago gaizki esana.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 134. orr.

Oso gerora ikasi nuen gaizki esanda zegoela.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 40. orr.

Gurasoek ohitura baitzuten beti gaizki esandako esaldiak zuzentzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 166. orr.

Betiere murmuraziozko, gaizki esandako, haserrezko, gezurrezko edo gehiegikeriazko esaldietan erabiltzen da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

16 gaizki esan2 (objekturik gabe)

Ez inor epaitu, ez gaizki esan. Bada atsekabe ematen didan beste gauza bat, au da entzutea euskaldunak gaizki esaten ta auzitan bezela batzuek besteakin.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 39. orr.

Ezkondu berri baita Simón Kautzsh nazioarteko filantropoarekin, zeinarengatik haren maniobra desinteresatuen biktimak ai! atergabe gaizkiesaten ari baitira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

17 gaizki esan3 (zerbaitez, zerbaitegatik, zerbaiten aurka)

Bere senideaz gaizki-esaten edo hura epaitzen duenak, Jainkoaren legeaz esaten du gaizki eta legea epaitzen du. Ez inoiz gaizki esan gizarteaz, Algernon.  Elizen arteko biblia   St 4,11

Eta Jainkoaren aurka gaizki esaten [...] entzuten dugunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

18 gaizki esan4 (orobat gaizkiesan g. er.) iz

Gezurrak eta gaizkiesan pertsonalak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Eta «aipatutako gaizkiesanak GBBko iturri ofizialen izenean plazaratzea» oso larria dela adierazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Oso gizon zintzo eta jakintsua da", gaineratu nuen azkar, gaizki esana zuzendu nahian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Ondo esanak barkatu, eta gaizki esanak gogoan hartu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

"Oso gizon zintzo eta jakintsua da", gaineratu nuen azkar, gaizki esana zuzendu nahian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Ondo esanak barkatu, eta gaizki esanak gogoan hartu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

Kaka egingo dugula, alegia, eta barkatu gaizki esana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

19 gaizki esan5 izond

Ezjakin eta gaizki esanak jaio gara eta halaxe hilko gara dagoeneko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 136. orr.

20 gaizki esate

Bekaizkeriak, haserreak, norgehiagokeriak, gaizki-esateak, esamesak, handikeriak eta nahaspilak izango.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,20

Gorde daitezela anaiak inolako harrokeria, handiuste, inbidia, diru-gose, mundu honetako ardura eta axolatik, eta gaizki esate eta marmarrean aritzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.

Madarikatzea eta inori buruz gaizki esatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

21 gaizki hartu

Nire keinua gaizki hartu du, nonbait.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

-Ez gaizki har, baina ene iritziz zure senarrak ergel samarra izan behar du.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.

Berdin dio nik zer egin, gaizki hartzen dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.

Ezetz esaten badu, gaizki hartuko du, jo egingo du eta aldian behin hil ere bai.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

Nik nituen haren solasak gaizki hartu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Ez gaizki hartu amore ematen ez badut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 187. orr.

22 gaizki hazi izond

Napoleonen seme gaizki hazi haiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.

Geroxeago jakin izan zuenez, mirotz malapartatuek eta arrano gaizki haziek jan zituzten uso guztiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 69. orr.

· Gosetearekin gaizki haziak diren 90 miliun haurrak, eta 640 miliun behar bezalako egoitza gabeak.  Herria   2004-12-16

23 gaizki ikusi1 (zerbait; irud)

Hastapenetan gaizki ikusten zuen ni mundu horretan sartzea, ile luzeekin eta...  Berria - Kultura   2004-11-28

Oso gaizki ikusten du guk ezerezkeria horiekin aski izatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

Batzuek eta bereziki sozialistek uste zuten Borotrak BAM hiri elkargoaren handitzea gaizki ikusten zuela.  Herria   2005-06-09

-Nik ez dut hain gaizki ikusten... -ene alde atera zen hura.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 34. orr.

Pilotariak ginen, ene ahizpekin -duela aspaldi, ez dauzut erranen noiz...- eta biziki gaizki ikusiak ginen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

Gure Erregea haserre dela enekin eta, hartaz gaizki ikusia naizela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 200. orr.

24 gaizki ikusi2 iz

Badira astebeteko gaizki ikusiak eta hilabeteko adiskidantzak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 203. orr.

25 gaizki-ulertu (orobat gaizkiulertu) iz

Berehala sartu da Esther gaizki ulertua argitzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.

Gaizki-ulertu bat izango zen tartean, kartzela oso hotz batera eraman baininduen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

Beldur dio gaizki ulertuen mekanismoa aktibatu izanari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

Istripu baten edo gaizki-ulertu baten antzeko zerbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.

Albert Camusek Gaizkiulertua izeneko antzerkian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.

Beharbada, aipatu egin beharko genuke, gaizkiulerturik ez gertatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Hala behintzat ez zen gaizkiulerturik egongo.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Agiriak aurrerantzean sor litezkeen gaizkiulertuak saihestuko ditu.  Berria - Kirola   2004-04-24

Gaizkiulertu guztiak uxatuta, autora itzuli ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Bien arteko gaizkiulertua bulego kontuek eragin zutela gogoratu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-17

Lehen planoan ageri den liskarraren atzetik, elkarrekiko jakin-nahi bera eta gaizki-ulertu berberak daude, elkar aditzeko desira erreal bat ezkutaturik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.

Ez zegoen gure arteko engainurik ez gaizkiulerturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Gaizki ulertuen beldur ginen, ez genuen hamasei urteko jendeak berezkoa duen xalotasun eta naturaltasuna erakusten gure iritzietan eta kritiketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Hura guztia gaizkiulertu erraldoi eta ikaragarria zela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.

26 gaizki ulertze (orobat gaizkiulertze g. er.)

Eta tira, barkatzeko, gaizki ulertze bat izan zela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.

Gaizki-ulertze bat baino ez zen izan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 117. orr.

Eta gainerakoan ez baitut etsaminatzaile aditu eta inpartzialengan gaizki-ulertzerik aurkitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Gaizki-ulertzeak saihestearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 160. orr.

Gaur egun aho batezko iritzia dago Eckharten benetako doktrinaren gaizkiulertzeetan oinarritu zela haren kondena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Hasiera-hasieratik hemen gaizki-ulertze handi bat sor dezakeen bikoiztasun bat agertzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 126. orr.

Zeren elkarren aurrean jartze honek azkenen teoria gaizki-ulertze orotatik askatzen baitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Gure helburua ez da erlijio jakin baten kontra jotzea, komunitateen arteko gatazken testuinguruan sortzen diren ezinegon eta gaizkiulertzeak baretzea baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Ondoren sortutako ika-mika eta gaizkiulertzeak argitu.  Berria - Kirola   2004-07-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ala gaizki (24); arras gaizki (23); arrunt gaizki (6); aurka gaizki (11); aurka gaizki esaka (8); baina gaizki (41); baina oso gaizki (11); baita batere gaizki (11); bat gaizki (27); batean gaizki (7); batere gaizki (99); benetan gaizki (6); berandu eta gaizki (6); beti gaizki (6); bezain gaizki (18); biziki gaizki (18); burua gaizki (6); buruz gaizki (12); buruz gaizki esaka (8); da batere gaizki (9); da gaizki (40); da hain gaizki (7); dago batere gaizki (11); dago gaizki (91); dela gaizki (9); dena gaizki (20); dira gaizki (10); du gaizki (15); dugu gaizki (9); dut gaizki (8); edo gaizki (75); ere gaizki (40); eta gaizki (210); eta gaizki esaka (9); eta oso gaizki (17); eta zer gaizki (7); ez da gaizki (30); ez dago gaizki (85); ez du gaizki (9); ez gaizki (27); ez legoke gaizki (29); ez zaio gaizki (8); ez zait gaizki (17); ez zegoen gaizki (12); ez zegok gaizki (16); ez zen gaizki (13); ez zuen gaizki (14); ez zuten gaizki (6); ezen gaizki (8)

gaizki al (9); gaizki amaitu (9); gaizki ari (48); gaizki ari da (7); gaizki aritu (79); gaizki aritu zen (21); gaizki aritu ziren (17); gaizki atera (46); gaizki atera zen (7); gaizki atera zitzaion (7); gaizki aterako (11); gaizki ateratzen (19); gaizki begiratu (7); gaizki begiratzen (9); gaizki bizi (25); gaizki bukatu (13); gaizki bukatuko (10); gaizki bukatzen (6); gaizki da (7); gaizki dago (34); gaizki dagoela (25); gaizki daude (7); gaizki daudela (7); gaizki doala (6); gaizki doazenean (8); gaizki edo (12); gaizki egin (117); gaizki egin nuen (6); gaizki egina (38); gaizki eginak (13); gaizki eginda (13); gaizki egindako (19); gaizki egindakoak (9); gaizki eginen (6); gaizki egingo (7); gaizki egiten (54); gaizki egiten ari (10); gaizki egon (19); gaizki egongo (12); gaizki ekin (7); gaizki elikatzen (6); gaizki eman (7); gaizki emana (6); gaizki ematen (15); gaizki erabili (14); gaizki erabiltzen (12); gaizki erantzun (6); gaizki ere (18); gaizki esaka (139); gaizki esaka ari (18); gaizki esaka aritu (7); gaizki esaka aritzen (11); gaizki esaka hasi (12); gaizki esaka hasten (6); gaizki esan (14); gaizki esana (7); gaizki eta (38); gaizki etorriko (37); gaizki ez (43); gaizki ez banago (10); gaizki ezagutzen (9); gaizki gaude (13); gaizki geratu (6)

gaizki hartu (87); gaizki hartu zuen (17); gaizki hartu zuten (8); gaizki hartuko (17); gaizki hartzen (19); gaizki hasi (62); gaizki hasi da (7); gaizki hasi zen (12); gaizki hitz (33); gaizki hitz egin (6); gaizki hitz egiten (17); gaizki ibili (27); gaizki ibiliko (9); gaizki ibiltzen (6); gaizki idatzita (6); gaizki ikusi (22); gaizki ikusia (27); gaizki ikusiak (16); gaizki ikusita (8); gaizki ikusten (37); gaizki iruditu (11); gaizki irudituko (12); gaizki iruditzen (68); gaizki iruditzen ez (9); gaizki iruditzen zait (9); gaizki itzalitako (6); gaizki jarri (10); gaizki jaten (7); gaizki joan (18); gaizki jokatu (91); gaizki jokatu zuela (7); gaizki jokatu zuen (8); gaizki jokatuta (9); gaizki jokatzen (15); gaizki konpontzen (15); gaizki lo (24); gaizki lo egin (18); gaizki moldatu (7); gaizki moldatzen (21); gaizki nago (12); gaizki nengoen (6); gaizki ohitu (13); gaizki ohituta (8); gaizki pasa (17); gaizki pasatu (53); gaizki pasatu nuen (17); gaizki pasatu zuen (7); gaizki pasatzen (23); gaizki pasatzen ari (6); gaizki portatu (11); gaizki portatzen (9); gaizki sentitu (20); gaizki sentitu nintzen (10); gaizki sentitzen (39); gaizki sentitzen zen (8); gaizki tratatu (17); gaizki tratatua (7); gaizki tratatuak (7); gaizki tratatzen (16); gaizki ulertu (67); gaizki ulertu bat (8); gaizki ulertua (28); gaizki ulertua izan (6); gaizki ulertuak (28); gaizki ulertuko (8); gaizki ulerturik (7); gaizki ulertutako (6); gaizki ulertze (18); gaizki ulertzea (10); gaizki ulertzeak (9); gaizki ulertzen (8); gaizki zegoela (14); gaizki zegoen (21)

gauzak gaizki (47); gauzak gaizki egin (8); gauzak gaizki egiten (6); gu gaizki (6); gutxi eta gaizki (8); hain gaizki (136); hain gaizki ere (7); hau gaizki (14); hori gaizki (11); horiek gaizki (10); horren gaizki (19); hura gaizki (8); ikaragarri gaizki (6); jendea gaizki (8); kontra gaizki (8); legoke gaizki (29); nahiko gaizki (27); ni gaizki (7); nik gaizki (6); nitaz gaizki (9); nuen gaizki (7); ondo edo gaizki (17); ongi ala gaizki (14); ongi edo gaizki (12); ongi eta gaizki (8); oso gaizki (352); oso gaizki ari (6); oso gaizki aritu (22); oso gaizki dago (10); oso gaizki egin (8); oso gaizki hartu (13); oso gaizki hasi (9); oso gaizki ikusi (6); oso gaizki ikusten (8); oso gaizki jokatu (17); oso gaizki pasatu (23); oso gaizki pasatzen (7); oso gaizki sentitzen (7); oso oso gaizki (8); sobera gaizki (6); taldea gaizki (10); zaik gaizki (6); zaio gaizki (9); zait gaizki (19); zait gaizki iruditzen (12); zegoen gaizki (16); zegok gaizki (16); zein gaizki (19); zen gaizki (24); zer gaizki (20); zerbait gaizki (41); zerbait gaizki egin (14); zitzaion gaizki (7); zuen gaizki (27); zuten gaizki (9)

eta gaizkia (55); eta gaizkiak (8); eta gaizkiaren (84); eta gaizkiaren arteko (11); eta gaizkiaren egiazko (8); eta gaizkiari (8); eta gaizkiaz (10); gaizkia egiten (11); gaizkia ez (7); gaizkiaren ardatza (7); gaizkiaren arteko (11); gaizkiaren eta (7); gaizkiaren ezagutza (8); ongia eta gaizkia (40); ongiaren eta gaizkiaren (68); ongiari eta gaizkiari (8); ongiaz eta gaizkiaz (9)

baino gaizkiago (7); batere gaizkiago (4); eta gaizkiago (10); gaizkiago izanen (3); gaizkiago joan (3); gero eta gaizkiago (4); gero ta gaizkiago (4); oraino gaizkiago (3); ta gaizkiago (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus