Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaixorik 1 adlag gaixo, eri.

Emakumeak, piltzarrez estaliak, hezur eta azal, gaixorik, elbarriturik, beren bizitza non duten ez dakitela. Ama bihotzetik larri-larri gaixorik, aita beti bere ofizioan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.

Alabaina, oso gaixorik baitzen ordurako, bazekien agur esaten ari zitzaiola munduari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.

Orain zarpail, zurbil, erdi gaixorik, maiz edanda eta drogan sartua dabil.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.

Andresek kontatu zion anaia gaixorik zuela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Jeroboamen emaztea datorkizu, gaixorik duen semeari zer gertatuko zaion galdetzera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,5

Alaba zuen Londresen, gaixorik, eta horrexek bultzatu zuen aireporturaino.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.

Espero dut bizitza osoa gaixorik ez ematea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 112. orr.

Kubako iraultzaren ostean handik gaixorik itzuli zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.

Trofimo gaixorik utzi nuen Mileton.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,20

Gaixorik sentitu nintzen batean, etxera agertu eta esan zidaan: [...].  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

2 gaixorik egon

Ahulduta eta gaixorik zaudelako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 193. orr.

Zure ama oso gaixorik dago eta erabateko atsedena behar du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.

Inoiz serio gaixorik egon edota gaitzarraska ttipienik ere sofritu gabea, mina orain arteko bere bizitzaren ukapena da, eta ez du onartuko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Bularretik gaixorik dagoena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

Ez naiz neure bizitzan sekula gaixorik egon.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 148. orr.

Angeletta, beren alaba maitagarria, ohean gaixorik dagoena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 96. orr.

Gaixorik egona nintzela, alegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.

Beldur ninduan ez ote hintzen gaixorik egonen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus