Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaixobera izond gaixotzeko joera duena.
Odola nahasia duen mutil gaixobera bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 215. orr.
Baina laguntzeko nire borondatea erakutsi ordez, egunkaria hartzeko baimena eskatzea atera zitzaidan, nire herabetasun gaixoberaren erruz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.
Etika bera ere hala moduzko jende susmagarri eta fundamenturik gabearen kontu gaixoberatzat jotzen denean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.
Indar gaixobera bat. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.