Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaitzondo 1 iz bihotzeko erresumina.
Vanderlei Limak dio ez duela eraso egin zionarekiko gaitzondorik. Berria - Kirola 2004-09-02
2 eriondoa.
Beste egun batez, zirajauak esan zion oneratzen ari zela eta, laster, landetxera joateko moduan egongo zela gaitzondoa pasatzera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.
Ia bizitza osoko erbestetik itzuli, eta hemendik kanpo urtetan amestutako zure Euskadi nahi zenuen, ez gure benetako herri zauritu eta zatikatua, mende askotako zapalkuntzaren gaitzondo amaigabea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.