Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elustondo azpeitiar kazetari eta idazleak argazkigintzarako erabiltzen duen gaitzizena da Zaldi Ero. Berria - Kultura 2004-02-26
Gure aitak eta editoreak ixtorioa "emakumezko batek sinatzeko gogorregia zela" pentsatu zuten eta gure amari "Kressmann Taylor" gaitzizen literarioa egotzi zioten. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 65. orr.
Denetariko amarruak baliatuko ditu bere gaitzizena duintzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.
Ederki dator karakola, etxea bizkarrean ibilia den jendaje horren gaitzizen moduan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.
Eta ni neu Joxemari Arruabarrena, “Putzu” gaitzizenez. “Iraxu” gaitzizeneko donostiar gazte bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 169. orr.
Ezizena esaten diote batzuek beste batzuek goitizena, izengoitia edo gaitzizena esaten diotenari. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.
Egile honenak dira, besteak beste, Eibarko gatxizenak (1990) eta Eibarko euskararen gutxiespena (1998) lanak. Berria - Kultura 2004-11-23