Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahalketia zara ordea, eta hori gaitzitzen zaizu! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 343. orr.
Haren aurpegiak erakutsi zigun gaitzitu zitzaiola gure ezetza. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.
Hori ikusi eta erabat gaitzitu zitzaien hinduei. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 184. orr.
Eta bere esanari aitor ematen ez diozula nabaritzen duenean, ez zaizu gaitzituko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 74. orr.
–Ez dut ezer ulertzen! -gaitzitu nintzaion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 12. orr.
Baldin nire partitzea gaitzituko balitzaio Valmont jaunari, balitekeena, ez ote ninduke Parisa aiseki segituko? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 125. orr.
Ez bide zaio gaitzitu Txomin memento batez solasaren haritik baztertzea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 43. orr.
Ez zitzaidan haserretu, ez gaitzitu, nik uste bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 513. orr.
Beste gizon guztiz leialen ospeari eta ohoreari gaitzitu gabe. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.
Zer haiz harroa, esan nion neure buruari gaitziturik, ahaztu egin zaik nolakoa hintzen atzo arte! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
–Ez Jakin gabe egonen al naiz, ba –erantzuten dio Gérard-ek Kattalini pixka bat gaitzitu dela ulertaraziz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 101. orr.
Bezero elbarria ez da, baina, gaitzituta dagoen bakarra: ezein bezerok ezin ditu kontsulta liburuak erabili, ahalegin gizagaindiko bat eginez ez bada. Berria - Kultura 2004-08-14
Baina apur bat nahasia zirudien, gaitzitua ez esatearren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.
Gaitzitu erre nintzen, lehentasuna alde neukalako eta gasna euskaraz eskatzeagatik, tribuaren hari hautsiaren ondorioz neure kontsumitzaile eskubideaz ere desjabetua izan nintzelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 20. orr.
Batzutan gaitzitzen niz bainan ez dut erakusterat emaiten. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 46. orr.
Katalinaren agerpen iheskorraz geroztik, ordea, gaitzitua nintzen, jende eta gauza ororekin sumindua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.
Atzera bere burua ispiluan ikusi, eta hatsanka egin zuen hasperen, gaitziturik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.
Ez dut sekulan holakorik erran –ihardesten dio Kattalinek bipil bipila, pixka bat gaitziturik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 166. orr.
Mollyren ama zutitu egin zen, biziki eta prestuki gaitzituta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 74. orr.
Mairosen oharrak gaitzitu ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 28. orr.
Beno… badakizu… akitua nintzen eta… ez zintudan gaitzitu nahi, baina istorio zaharrek ez naute baitezpada interesatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 117. orr.
Sophie ez gaitzitzeko hartzen zuen zuhurtasun guziarekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 113. orr.
Esan duenak gaitzituko nauelakoan isildu da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.
Ez da Gérard trabatzearen edo gaitzitzearen beldurrez, bere kontakizunetatik geldituko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 167. orr.
Hitz gaitzitu, jeloskorrak jalki zituen, irainak, xuxurlatuz, umeak ez esnatzeko, bi mutikoak. justizia gaitzituaren etenik gabeko matxinatze kartsua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 145. orr.
eta gaitzitu (4); gaitzitu egin (3); gaitzitu egiten (5); gaitzitu eta (3); gaitzitu gabe (4); gaitzitu zen (5); gaitzitua nintzen (4); hori gaitzitu (3)