Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaitzidura iz gaitzizea.
Bainan ez dut uste hori gaitzidura den... da, nolazbait, baduzula nahikakaria gauzen ongi eramanarazten eta zerbait traba gertatzen zaizularik bidean, batzutan juramentu bat botatzen duzu eta uste dut une horiek ere hola direla, gaitzidura baino gehiago, kexadurak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 46. orr.
Umbertok gaitzidura handiz ziharduen Triesten zebiltzan zurrumurruei buruz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Eta, garaile, bere eskubidea finkaturik, eta bere kronometroa bihotzaren kontra zuela, oraindik ere gaitziduraz ketan, eskuadrillaren bulegotik atera zenean, besarkatu egingo nukeen Hochedé. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 148. orr.