Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaitzesle izond gaitzesten duena.
Hain zuzen ere Joe Costelloren so gaitzeslea nabaritu nuelako ez nion erantzun ez geundela mezatan eta normal hitz egiteko eskubidea nuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 265. orr.
Esku ikusezinaren metafora merkatuen funtzionamendurako oinarrizko ideia bilakatu da, bai miresleentzat, bai gaitzesleentzat ere. Intzestuaren, kanibalismoaren eta giza hilketaren gaitzesleak maiz ez du eragozpenik ingurua gezurrez, iruzurrez edo sexu bortxaz zikintzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 73. orr.
Corto Maltesek burua astindu zuen, dudati eta gaitzesle. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 123. orr.