Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nabil, prefosta, biolentzia eta indarraren erabilera oro gaitzesgarria dela dioten horien ezpaletik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
Nik albaniarrak defenditu ditut, Milosevicek jazarri dituenean; baina albaniarrek Kosovoko serbiar gutxiengoarekin duten jokabide oldarkorrari gaitzesgarri irizten diot. Berria - Mundua 2004-02-01
Pasio gaitzesgarriari lotua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Guretzat, kristauontzat, ikusten ez duguna sinestea ez da ausarkeria gaitzesgarria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 267. orr.
Mozioak argi uzten du «aniztasunaren aurkako jarrerarik gaitzesgarrienak presioa, marginazioa eta artistek jasaten dituzten eraso zuzenak» direla. Berria - Kultura 2004-01-24
Aztikeria eta errito gaitzesgarriak. Elizen arteko biblia Jkd 12,4
Argi dago ordena zuzenik ez dagokeela, ez eta inongo ordenarik, goresgarriena gaitzesgarrienaren mende dagoenean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.
Harenganako errukia, ordea, gaitzesgarritzat edo, behintzat, esperantza zapuzteko beldurrez, ezkutatu beharrekotzat jotzen zela iruditzen zitzaion. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 200. orr.
Nola ote nik zuri agertu dizudan lehiarik amoltsuenak ez erdiestea zugandik gizonik gaitzesgarrienagana ere zilegi ez liratekeen jokabideak baizik? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 229. orr.
Lege politiko ezin gaitzesgarriagoa zen, Jende Zuzenbide ezin gaitzesgarriagoaren ondorio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.
Duela mende bat gizarteak gaitzesgarritzat jotzen zituen ahozko laztanak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
bezain gaitzesgarria (3); eta gaitzesgarri (3); gaitzesgarri baten (3); gaitzesgarri eta (4); gaitzesgarria da (8); gaitzesgarria erabiliz (4); hizketa molde gaitzesgarria (4); hizketa molde gaitzesgarriz (5); molde gaitzesgarria (4); molde gaitzesgarria erabiliz (4); molde gaitzesgarriz (5)