Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaitzaldi 1 iz gertaera gaitzen bat jazotzen den aldia.

Hori lortuko dugu gogamenak osasuntsu edukiz, gaixoek, gorputzaren gaitzaldian bezalatsu, janariak errefusatu eta kanporatu egiten baitituzte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.

Gaitzaldi latz batetik irten berri denak bere larriok kontatzean sentitu ohi duen barrena hustu eta lasaitze horrekin batera, plazer konplexu, bortitz eta berri bat sumatzen nuen orain idaztean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Bai, ederra da, zinez, gaitzaldi iraganak kontatzea, eta irakurleak abantaila garbia du: gaitzaldiotatik fisikoki pasatu gabe dasta dezake kontaketa horren ederra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

Zeure gaitzalditan, emaiozu oinazeari berez dagokiona, eta ez larritu inguruko usarioak agintzen dizuna erantsiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.

Lurralde honetan gosea edota izurritea izatean, gorrinak nahiz herdoilak, larrapoteak nahiz harrak jotzean, etsaiak hiriren batzuei erasotzean, edonolako ezbehar nahiz gaitzalditan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,37

2 aldi gaitza.

Haurdunaldiaren gaitzaldiak?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Frantzia eta Boli Kostako agintarien artean giroa gori-gori jarri duen azken egunotako gaitzaldia baretzeko xedez, bilera bat egin zen atzo manifestariek zenbait ordu lehenago inguratutako Abidjango Boli hotelean.  Berria - Mundua   2004-11-09

Afrikak gaur egun pairatzen dituen gaitzaldi eta gatazkak izango dituzte solasgai, hauen artean, azken garaiotan gori-gorian den Boli Kostako gerra zibila.  Berria - Mundua   2004-11-25

· "Onaldian eta gaitzaldian, osasunean eta gaixotasunean" delako hitzalditxoa ez nuen zehatz gogoratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus