Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaitasun (ETCn 43.702 agerraldi) 1 iz zerbait egiteko, zerbaitetan aritzeko gai denaren nolakotasuna.

Bi ahalmen edo gaitasunek ezin dituzte beren funtzioak elkar trukatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.

Bigarren ondorioa orokorragoa zen, ez nire gaitasun eta ezintasunei buruzkoa baizik eta sentimenduen eta sexuaren gaineko teoria bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

Aukeratzeko askatasuna baitaukagu, zer izan nahi dugun, zer bide hartu nahi dugun hautatzeko gaitasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.

Ni beti pozik neure trebetasuna gaitasun gutxiago duten jokalariei emateko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 139. orr.

Zalantza barik aitortu behar dut lanerako bere gaitasuna.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 213. orr.

Ez zituzten kontuan hartzen gizonaren gaitasun guztiak: esperantza soilik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

Unibertsitateak ikertzeko duen gaitasuna ezezagun samarra da enpresa eta erakundeen arduradunentzat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

Gure sentimenduak errotik lotuak dira gure zentzuen gaitasunari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Konputagailuek etorkizunean izan dezaketen gaitasuna datuak lantzeko ez dakigu nolakoa izango den.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

Ahozko inprobisazioa ezagutzea, gizakiaren hainbat gaitasun garatzen dituen kulturbide unibertsal gisa.  J. Garzia / A. Ega?a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Norberaren sena, norberaren sortzeko gaitasuna indartu behar da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 206. orr.

Hartze bakoitza prestaera berri bat izango da, hartzeko gaitasuna handiagotuko duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Koloreak sortzeko gaitasuna galtzeak, beraz, bere barneko "kolorearen organoa" erabili ezinik utzi zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Gazteei euren bizitzan zer egin erabakitzeko gaitasuna kendu diegu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

ik gaitasungabetu.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaitasun harrigarri hori kontrolatzen duen mekanismoa garunean dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

Oxigenoarekin konbinatzeko gaitasun izugarria duen proteina bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Irudikapen eta oroimenerako berezko gaitasun miragarri baten jabe [...] zena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.

Gizakiaren gaitasun bereizgarri bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Pertsonak usainagatik ezagutzeko txakurrak duen gaitasun ukaezina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Erlijioen aberastasuna izugarria da eta, gainera, gizakion gaitasun neurrigabea erakusten digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.

Leonek besteei entzuteko gaitasun mugagabea zuen, berealdikoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 162. orr.

Ezbeharrak agerian jarria zuen banadio naftenatoaren gaitasun berezi hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 291. orr.

Begiraleek eta gainerako langileek, berriz, hizkuntzaren aldetiko prestakuntza eta gaitasun berezia izan behar lukete.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 171. orr.

Egilearen gaitasun analitikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 169. orr.

Nire gaitasun teknikoa aski mugatua zen, pintzelak erabiltzean batik bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 68. orr.

Hizlari da batez ere, eta [...] gaitasun poetikoa ere behar du izan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.

Bertsolarien gaitasun dialektikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.

Gure gizartearen eta kulturaren aurrean gaitasun kritikoa zorroztarazten digun egoeran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.

Oroitzeko gaitasun inplizitu horrek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Ez berezko gaitasunak, ikasketarik gabe, eta ez ikasketak, berezko gaitasunik gabe, ezingo dute benetako arkitektorik egin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Fakultateek eta nahimenezko gaitasun guztiek.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanari begira egindako gaitasun-proba.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.

Gauzak egiteko behar den gaitasun-mailaren arabera estimatu ohi dira gauza horiek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Ikasi dugu, halaber, nola, taldeen arteko gaitasun-alde ezin berdinduzkoak argudiotzat baliatzen diren, sarritan, bereizkeriak dauden-daudenean uzteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.

Britainiarren ondorengo hinduak, nola moldatuko ziren jada beren gain hartua zuten etxezaintzaren administrazioan gaitasun-gabeziarako aukerarik uzten ez zuen ondare politiko harekin?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai hartan banuen halako lider-gaitasun bat, baina ez inola ere mimetismoak sortzeko adinako sedukzio ahalmenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.

Objektu batek errepresentazio-gaitasunean duen eragina sentsazioa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.

Horretarako balio al du hizkuntza gaitasunaren agiriak?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.

Inguruko hizkuntzak gure gainean ditugula, ulergarria da hori pentsatzea, alegia, euskaraz ez duela berez besteek duten komunikazio gaitasunik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Ekoizpen-gaitasun ia guztia behar baita lantegia [...] mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Euren lan-gaitasunean itxaropen gutxi zuten guztiekin batera atzera Buchenwaldera, nolabait igorlearengana, bidali nindutenean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 187. orr.

Epaile faxistei fede katolikoak aldarrikatzen duen barkamen gaitasuna gogorarazteko.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 210. orr.

Ordezkatze-gaitasun handia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

5 gaitasun eza mug

Gure letren txirotasunak, erakargarri izateko erakutsi duten gaitasun-ezak, estiloaren sineskeria halako bat sorrarazi dute.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Artistari, sortzerakoan, gainera abailtzen zaizkio bere gaitasun eza, bere hutsaltasuna, oroitzapen mingarriak, kontrolagaitz bihurtzen zaio bere burua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.

Palestinako Gobernuak gaitasun eza egotzi dio Israeli.  Berria - Mundua   2004-02-13

Lan erretoriko-diskurtsiborako gaitasun eza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

Begi-bistakoa da eskola sistemak gazteenen diskurtsorako gaitasun ezaren aurrean ageri duen ezina.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

6 gaitasunik eza mug

Ziurtasuna, tinkotasuna, itxurakeriarako gaitasunik eza, tolesgabetasuna, zintzotasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

Izenak asmatzeko gaitasunik ezagatik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 24. orr.

Baina ez zioten nire gaitasunik ezari iseka egiten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

Ordu arte gela hartan aritutako irakasleen gaitasunik eza zela arazoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina gaitasun (6); baino gaitasun (7); bere gaitasun (13); berezko gaitasun (4); beste gaitasun (5); du euskararen gaitasun (5); du gaitasun (5); du gaitasun hori (4); duen gaitasun (9); dugun gaitasun (4); duten gaitasun (8); egiteko gaitasun (13); erantzuteko gaitasun (5); eta gaitasun (39); euskararen gaitasun (8); euskararen gaitasun agiria (6)

gaitasun agiria (8); gaitasun aparta (4); gaitasun bat (18); gaitasun bera (5); gaitasun berak (5); gaitasun berezi (7); gaitasun berezia (7); gaitasun edo (5); gaitasun eskasa (5); gaitasun eta (23); gaitasun eza (28); gaitasun falta (8); gaitasun gehiago (5); gaitasun guztiak (7); gaitasun handia (27); gaitasun handia erakutsi (7); gaitasun handiagoa (19); gaitasun handiagoa izango (4); gaitasun handiko (8); gaitasun harrigarri (4); gaitasun harrigarria (4); gaitasun hori (36); gaitasun horiek (9); gaitasun hura (6); gaitasun hurbila (4); gaitasun ikaragarria (5); gaitasun itzela (7); gaitasun izugarria (8); gaitasun urria (4)

halako gaitasun (4); hartzeko gaitasun (4); hizkuntza gaitasun (4); ikasteko gaitasun (4); izateko gaitasun (4); lanerako gaitasun (5); nire gaitasun (7); sortzeko gaitasun (5)

antolatzeko gaitasuna (8); aparteko gaitasuna (5); aritzeko gaitasuna (8); asmatzeko gaitasuna (6); ateratzeko gaitasuna (5); aukeratzeko gaitasuna (4); aurre egiteko gaitasuna (16); bere gaitasuna (10); bereganatzeko gaitasuna (6); bereizteko gaitasuna (4); beren gaitasuna (4); berezko gaitasuna (4); bihurtzeko gaitasuna (6); biltzeko gaitasuna (7); daukan gaitasuna (6); duen gaitasuna (48); duen gaitasuna nabarmendu (4); dugun gaitasuna (6); duten gaitasuna (22); egiteko gaitasuna (87); egiteko gaitasuna du (9); egiteko gaitasuna duela (4); egiteko gaitasuna erakutsi (6); egoteko gaitasuna (4); ekoizteko gaitasuna (5); emateko gaitasuna (13); erabaki gaitasuna (4); erabakiak hartzeko gaitasuna (4); erabakitzeko gaitasuna (50); erabakitzeko gaitasuna eta (6); erabiltzeko gaitasuna (4); eragiteko gaitasuna (8); erantzuteko gaitasuna (8); eta erabakitzeko gaitasuna (8); eta gaitasuna (27); eusteko gaitasuna (5)

gaitasuna azpimarratu (6); gaitasuna badute (4); gaitasuna berreskuratu (4); gaitasuna da (14); gaitasuna dauka (6); gaitasuna du (47); gaitasuna duela (21); gaitasuna duela erakutsi (5); gaitasuna duen (33); gaitasuna duena (8); gaitasuna dugu (4); gaitasuna dugula (4); gaitasuna dute (15); gaitasuna dutela (13); gaitasuna duten (21); gaitasuna dutenak (5); gaitasuna eduki (5); gaitasuna eman (6); gaitasuna ematen (6); gaitasuna erakusteko (5); gaitasuna erakusten (5); gaitasuna erakutsi (31); gaitasuna erakutsi du (5); gaitasuna erakutsi zuen (4); gaitasuna ere (30); gaitasuna eta (65); gaitasuna eta esperientzia (4); gaitasuna ez (18); gaitasuna ez da (4); gaitasuna galdu (13); gaitasuna galtzen (12); gaitasuna galtzen du (5); gaitasuna izaitea (5); gaitasuna izan (29); gaitasuna izan behar (8); gaitasuna izango (17); gaitasuna izango du (7); gaitasuna izatea (15); gaitasuna lortu (6); gaitasuna murrizten (5); gaitasuna nabarmendu (7); gaitasuna nabarmendu zuen (4); gaitasuna ukatzen (4); gaitasuna zuela (5); gaitasuna zuen (7); gaitasuna zuten (4)

golak sartzeko gaitasuna (4); hartzeko gaitasuna (21); hitz egiteko gaitasuna (13); hizkuntza gaitasuna (5); horretarako gaitasuna (8); ikasteko gaitasuna (9); ikusteko gaitasuna (5); irabazteko gaitasuna (9); irauteko gaitasuna (7); iristeko gaitasuna (4); izateko gaitasuna (25); jartzeko gaitasuna (10); joateko gaitasuna (4); jokatzeko gaitasuna (18); komunikazio gaitasuna (4); komunikaziorako gaitasuna (5); kudeaketarako gaitasuna (4); kudeatzeko gaitasuna (5); lan egiteko gaitasuna (4); lanerako gaitasuna (12); lanerako gaitasuna izaitea (5); lortzeko gaitasuna (7); mantentzeko gaitasuna (4); moldatzeko gaitasuna (7); mugitzeko gaitasuna (10); nire gaitasuna (6); pentsatzeko gaitasuna (4); sartzeko gaitasuna (10); sortzeko gaitasuna (35); sortzeko gaitasuna izango (4); talde lanerako gaitasuna (5); ulertzeko gaitasuna (4); zuen gaitasuna (6); zure gaitasuna (4); zuten gaitasuna (4)

aurre egiteko gaitasunik (6); bere gaitasunak (10); bere gaitasunaren (5); bilatzen diren gaitasunak (5); diren gaitasunak (7); dituen gaitasunak (5); du gaitasunik (5); duen gaitasunak (6); duen gaitasunaren (7); duen gaitasunari (4); egiteko gaitasunik (15); egiteko gaitasunik ez (8); emateko gaitasunik (5); erabakitzeko gaitasunik (6); erantzuteko gaitasunik (6); eta gaitasunak (10); ez du gaitasunik (4); gaitasunak eta (8); gaitasunak ez (7); gaitasunak ez du (5); gaitasunak garatzeko (5); gaitasunaren arabera (13); gaitasunaren eta (5); gaitasunari buruzko (5); gaitasunari esker (4); gaitasunen arabera (5); gaitasunik ere (5); gaitasunik ere ez (4); gaitasunik ez (35); gaitasunik ez dutela (4); gaitasunik ez zuela (4); gaitasunik eza (18); gaitasunik ezaren (4); gaitasunik gabe (20); gaitasunik izan (6); hizkuntza gaitasunaren (4); horretarako gaitasunik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus