Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrezko domina erakusten du, eta zuzi olinpikoaren irudiak gainjartzen dira, kea dariola, eta ehunka uso hegatsez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 216. orr.
Luisek distritoen zenbatze sistema azaldu dio, tipularen irudia, gune baten inguruan biribilean kateatzen eta gainjartzen diren distritoak, eta bera bederatzigarrenean bizi dela. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 29. orr.
Osagai aztoratzaileak, diskurtsoaren forma huts, neutro, intenporal eta isilari gainjartzen zaizkionak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.
Ikurrineko gurutze gainjarriek britainiar bandera begitandu zaie. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.
Ez da suposatu behar naturari buruz edo ekonomiari buruz bi diskurtso daudenik elkarri gainjarritakoak eta nahaspilatutakoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 82. orr.
Objektuen aniztasun nahaspilatu bat -aldi berean gainjarritakoa eta osatugabea- eratzen eta desitxuratzen den lekua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.
OR erabili beharko duzu erreferentzia-multzoak gainjartzea nahi baduzu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.