Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra beraz gaingiroki nola pasatu ziren gertakariak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 153. orr.
Azaldu egingo dizut, gaingiroki, Hemingwayren margolana Estatu Batuetara ekartzearena nola izan zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 308. orr.
Beharrik gutuna gaingiroki irakurtzea bururatu zitzaidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Gaingiroki ezagutzen zuen emakume sendagile baten etxera joan zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Txitxikovek gaingiroki aztertu zuen gela begirada arin batez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Jakintzaren bat edo beste gaingiroki ikasten saiatuko balitz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
Denetariko gauzez hitz egin dik, gaingiroki ukitu ditik gai guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 256. orr.
Ikusiko duzu nola ez duzun arazo teknikorik; eta prezioez hitz egiten badizu, gaingiroki erantzun: kontsultatuko duzula eta ez dela zure kontua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.