Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaingabetu izond esneaz mintzatuz, gaina kendu zaiona.
Dena dela, arazo txiki bat dago: esnea osoa da; ez da gaingabetua. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 72. orr.
Anaiaren baserriko esnearekin ohitua nengoen nahiz medikuek gaingabetua agindu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.
Litro bat esne —gaingabetua—, ogi egin berria eta lau croissant poltsa batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.