Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaineztatu, gainezta(tu), gaineztatzen 1 du ad gainean ezarriz estali.
Horien artean aurkitu nituen paperez gaineztaturiko liburu batzuk. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.
Urdaiazpiko handi bat, azala kendurik eta ogi-apur txigortuz gaineztaturik, paper listatu apain bat hankezurren inguruan zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.
Natilla-azpil bat, intxaur muskatu hautsez gaineztatua. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
2 gainditu.
Bai Bayo gure sopranoak zein Machado tenorrak edo Wilson zuzendariak gaineztatu zituzten geneuzkan itxaropenak; eder lagunduak eszenaren aldetik, orkestra eta abesbatzekin batera. Berria - Kultura 2004-09-22